Alban Berg

musikagile austriarra

Alban Berg (Viena, 1885eko otsailaren 9a - Viena, 1935eko abenduaren 24a) austriar musikagilea izan zen. Bere lehenengo lanetan Schumann, Brahms eta Wagnerren eragina nabaria da, baina gerokoetan teknika tonala, atonala eta dodekafonismoa baliatu zituen. Berg musika espresionismoaren egile nabarmenetakoa da.

Alban Berg

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlbano Maria Johannes Berg
JaiotzaViena1885eko otsailaren 9a
HerrialdeaCisleithania
 Austria
HeriotzaViena1935eko abenduaren 24a (50 urte)
Hobiratze lekuaHietzing Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: septizemia
Familia
Ezkontidea(k)Helene Berg
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Music and Performing Arts Vienna (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Arnold Schönberg
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, piano-jotzailea, musikaria eta libretista
Lantokia(k)Viena
Lan nabarmenak
KidetzaVienako Bigarren Eskola
Genero artistikoaopera
dodekafonismoa
Musika instrumentuapianoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm0007043 Allocine: 90787 Allmovie: p475798
Spotify: 60ju8DuNEmkdLw3ymddLje Last fm: Alban+Berg Musicbrainz: f61c909a-db95-4a61-bc23-65a86e0d2907 Songkick: 180426 Discogs: 732482 IMSLP: Category:Berg,_Alban Allmusic: mn0001510513 Find a Grave: 1294 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Schönbergen ikasle izan zen (1904-1910). Lehen lanetan, Pianorako sonata (1908), Lau melodia (1909), tonalitatea erabili bazuen ere, laster, Hari kuartetoa (1909), teknika atonalaz baliatzen hasi zen. Lehen Mundu Gerran postu bat izan zuen administrazioan eta, era horretara, musika-lanetan jardun ahal izan zuen.

Georg Büchner-en Woyzeck lan dramatikoak opera bat sortzeko gogoa eragin zion: Wozzeck (1919). Bergen opera hau garrantzi handikoa da XX. mendeko musika dramatikoaren eremuan. Besteak beste, azken urteetan (1927-1935) beste opera bat ondu zuen: Lulu (1928-1935). Ardoa (1927) izenburua daraman kantata Baudelaireren poemen gainean egina da. Azkenik, Aingeru baten oroitzapenetan (1935) biolin-kontzertuan, tonalitatera eta erromantizismora itzuli zen.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alban Berg