Ball of Fire
Ball of Fire (euskaraz: "Suzko Bola") komedia filma da, Howard Hawks estatubatuar zinemagileak 1941ean zuzendu zuena. Thomas Monroe eta Billy Wilderek idatzitako From A to Z ("A-tik Z-ra") kontakizunean oinarriturik dago; kontakizun horrek, hein batean, Edurnezuri eta Zazpi Ipotxen ipuina zuen oinarri, zazpi irakasleak zazpi ipotxekin eta kabaret dantzaria Edurnezurirekin parekatuz. Gary Cooper, Barbara Stanwyck, Dana Andrews, Dan Duryea eta Kathleen Howard izan ziren aktore nagusiak.
Lau Oscar sarietarako izendapenak jaso zituen, emakumezko aktore onenarena (Barbara Stanwyck), jatorrizko soinu banda onenarena (Alfred Newman), argumentu onenarena (Charles Brackett eta Billy Wilder) eta soinu onenarena (Thomas Moulton), baina ez zuen bat ere irabazi.
Argumentua
aldatuMilioi laurden dolarreko dohaintza bati esker, irakasle talde xelebre batek, alargun bat ez beste gainontzekoak ezkongabe edo mutilzaharrak, Gizateriaren jakintza osoa bilduko duen entziklopedia bat osatzeko asmoa du. Euren lana nahiko aurreratua dagoenean, "Sugarpuss" O'Shea (Barbara Stanwyck) kabaret dantzariaren bisita izango dute, kale hizkeraren ikerketa egiten ari den Bertram Potts irakasleak (Gary Cooper) laguntzeko eskatu baitio. Sugarpussek ikerketan parte hartzea onartuko du, baina bere benetako asmoa poliziatik ezkutatzea da. Izan ere, polizia haren bila dabil, bere senargaiaren, Joe Lilac mafiaburuaren (Dana Andrews), aurkako epaiketan lekuko izan dadin. Guzti horren ondorioz, lana birpentsatu beharko dute irakasleek, denbora guzti horretan benetako munduari bizkar emanda bizi izan direla jabetzen baitira.
Sugarpussik filmaren une batean Potts irakasleari honakoa aipatzen dio: "Edalontzi bat esnearekin mozkortzen diren gizon motakoa zarelako maite zaitut".
Iruditegia
aldatu-
Irakasle taldea.
-
"Sugarpuss" O'Shea (Barbara Stanwyck) eta Bertram Potts irakaslea (Gary Cooper).
-
Joe Lilac mafiaburua (Dana Andrews).
-
Irakasleak eta "Sugarpuss" O'Shea (Barbara Stanwyck).
Aktoreak
aldatu- Gary Cooper: Bertram Potts irakaslea
- Barbara Stanwyck: Katherine "Sugarpuss" O'Shea
- Oskar Homolka: Gurkakoff irakaslea
- Henry Travers: Jerome irakaslea
- S.Z. Sakall: Magenbruch irakaslea
- Tully Marshall: Robinson irakaslea
- Leonid Kinskey: Quintana irakaslea
- Richard Haydn: Oddley irakaslea
- Aubrey Mather: Peagram irakaslea
- Dana Andrews: Joe Lilac, mafiaburua
- Dan Duryea: Duke Pastrami, Lilacen morroia
- Ralph Peters: Asthma Anderson, Lilacen morroia
- Kathleen Howard: Bragg andereinoa, etxekoandrea eta ugazaba
- Mary Field: Totten anderinoa, diru ongilea
- Charles Lane: Larsen, Totten andereinoaren laguntzailea
- Charles Arnt: McNeary, Lilacen abokatua
- Elisha Cook: nightclubeko zerbitzaria
- Allen Jenkins: zaborbiltzailea