Edward James Roye
politikari liberiarra
Edward James Royce (Newark, Ohio, 1815eko otsailaren 3a - Monrovia, 1872ko otsailaren 11) liberiar politikaria izan zen. Liberiako presidentea izan zen 1870etik 1871ra.
Edward James Roye | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1870eko urtarrilaren 3a - 1871ko urriaren 26a ← James Spriggs Payne - James Skivring Smith →
← Boston Jenkins Drayton (en)
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Newark, 1815eko otsailaren 3a | ||||||
Herrialdea | Liberia Ameriketako Estatu Batuak | ||||||
Heriotza | Monrovia, 1872ko otsailaren 12a (57 urte) | ||||||
Heriotza modua | : ezezaguna | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Ohio Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | epailea eta politikaria | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | True Whig Party (en) | ||||||
Ohion jaio zen eta 1846an Liberiara emigratu zuen Amerikako Kolonizazio Elkartearen laguntzarekin. Merkatari negozio bat ezarri zuen eta hiru urte geroago politikan hasi zen. Ordezkarien Ganberako presidentea (1848-50), Auzitegi Goreneko epaile nagusia eta Ogasun idazkaria izan zen.
1870eko urtarrilean hartu zuen presidente kargua, eta zailtasun ekonomiko eta finantzario larriei aurre egin behar izan zien. 1871ko urrian kargutik kendu eta espetxeratu egin zuten.
Bertsio ezberdinak daude bere heriotzari buruz. Hil egin zuten, edo agian ito egin zen igerian ihes egin nahian.