Frankfurt am Main
Frankfurt edo Frankfurt am Main[1] (ˈfʁaŋkfʊʁt ʔam ˈmaɪn ahoskatua; hesseneraz: Frangford am Maa) Hessen estatuko hiri nagusia da (Wiesbaden hiriburua den arren) eta Alemaniako bosgarren handiena. Izenak Main ibaiaren ondoan dagoela adierazten du. 2010ean 679.664 biztanle zituen, baina bere metropoliak 5.894.000 biztanle ditu.
Frankfurt am Main Frankfurt am Main | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
hiri handia | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||
Alemaniako estatua | Hessen | ||||||||||
Gobernu-eskualde | Darmstadt | ||||||||||
Alkatea | Mike Josef (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Frankfurt am Main | ||||||||||
Jatorrizko izena | Frankfurt am Main | ||||||||||
Posta kodea | 60308–60599 eta 65929–65936 | ||||||||||
Udalerri kodea | 06412000 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 50°06′38″N 8°40′56″E / 50.1106°N 8.6822°E | ||||||||||
Azalera | 248,31 km² | ||||||||||
Altuera | 112 m eta 101 m | ||||||||||
Mugakideak | Offenbach, Wetteraukreis (en) , Main-Kinzig barrutia, Offenbach (en) , Main-Taunus-Kreis (en) , Hochtaunus barrutia, Groß-Gerau (en) eta Bad Vilbel | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 775.790 (2023ko abenduaren 31) 2.722 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 3.124 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Sorrera | I. mendea | ||||||||||
Telefono aurrizkia | 6109, 6101, 69 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Birmingham, Budapest, Deuil-la-Barre, Dubai, Eskişehir, Granada (Nikaragua), Guangzhou, Kairo, Krakovia, Leipzig, Lyon, Milan, Praga, Tel Aviv, Toronto, Yokohama, Filadelfia, Chennai eta Jidda | ||||||||||
Matrikula | F | ||||||||||
frankfurt.de eta frankfurt.de… |
Bigarren Mundu Gerran hiriaren % 60 desegin bazen ere, Frankfurtek antzinako monumentuak gorde ditu XV. mendeko hirigune inguruan: Römerberg, XV. mendeko San Bartolome katedrala eta Udaletxea, zenbait eliza gotiko (San Leonardo, XV-XVI. mendeak; Santa Katarina, XIV-XVII. mendeak), 1426ko ate-dorrea; Goetheren jaiotetxea.
Lur, ibai eta aire bidezko komunikabidegune nagusia izan da Frankfurt antzinatik, eta metropoli handia finantzetan (Banku nagusiak, Alemaniako lehen Burtsa), merkataritzan (azoka ospetsuak). Industriak merkataritzak adinako garrantzia du, kimika industriak batez ere (Hoechst, AEG), makinagintzak, automobilgintzak (Opel), etxeko tresnak, larrugintza eta elikagai arloa. Nazioarteko liburu erakusketa, Städel museoa.
Historia
aldatuHiria VIII. mendean eraiki zen, I. mendeko gotorleku erromatar baten gainean. 794. urtean, Karlomagno garaian, "Franconofurd" izena aipatzen zuten, hiriari lotuta. Karlos Handiak Frankoniako hiriburu eta enperadorearen egoitza izateko hautatu zuen. Ezaguna zen Erdi Aroan bertan egiten ziren azokengatik; merkataritzan eta finantzetan oso leku garrantzitsua izan zen. 1478an liburu trukeen lehen aztarnak hasi ziren egiten hirian, Liburu Azoka ospetsuaren lehen aztarnak izanda.
Hiri libre inperiala zen, enperadore germaniarrak han koroatzen ziren harik eta 1806. urtean Napoleonek Dukerri Handi bateko hiriburu egin zuen arte. 1815. urtean hiri libre bihurtu zen berriro, Konfederazio germaniarreko hiriburu. 1866. urtean Prusiak bereganatu zuen. 1871. urtean Frankfurten izenpetu zen Frantzia-Alemania arteko gerraren amaierako ituna.
1914 Frankfurteko Unibertsitatea sortu zuten, gero Johann Wolfgang Goethe Unibertsitatea izango zena. 1920. urtean Frantziako gudarosteak berme gisa hartu zuen hiria Versaillesko hitzarmena beteko zela bermatzeko. Bigarren Mundu Gerran hiriaren % 60 suntsitu zen, baina 1945. urtetik aurrera berriro eraiki zen. 1949an Frankfurter Allgemeine Zeitung (FAZ) egunkari ezaguna sortu zuten. Alemania osoan hedatuta dago.
Urte hartan ere Frankfurteko Liburu Azokak lehen edizioa egin zuten Bigarren Mundu Gerra pasa ondoren.
Ondasun nabarmenak
aldatuGerra aurreko arkitektura
aldatu- Römer: Erdi Aroko eraikin hau seirehun urtetan zehar Frankfurteko udaletxea izan da. Römer familiak saldu zion hiriari 1405ean. Inguruan Römerberg plaza dago. Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek hainbat etxe suntsitu zituzten baina berreraiki egin dira eta plazak erdi aroko itxura dauka orain.
- San Bartolome katedrala (Dom Sankt Bartholomäus edo Frankfurter Dom): XIV. eta XV. mendeen artean eraikitako katedrale gotikoa da. 1867an suak hartu zuen eta berreraiki beharra izan zen. Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek ez zuten kaltetu. 95 metrotako altuera duen dorrea dauka.
- San Pablo eliza (Paulskirche): 1789an eraiki zen eliza protestante honena Frankfurteko parlamentua ezarri zen 1848an, zeina Alemaniako lehenengo parlamentua izan zen.
- Goetheren jaiotetxea (Goethe Haus)
Gerra ondorengo arkitektura
aldatuBigarren Mundu Gerra bukatzear zegoela Frankfurtek hainbat bonbaketa jasan zituen eta hiriaren gehiengoa suntsitu zen. Berreraikuntzak estilo modernoko eraikinak ekarri zituen eta gaur egun hainbat etxe orratz ikus dauitezke, batez ere Finantza eremuan. "Mainhattan" ezizena dauka eremu honek. Etxeorratzik esanguratsuenak honako hauek dira:
- Commerzbank Tower (259 m), Europako eraikinik altuena izan zen 1997 eta 2003 artean.
- Messeturm (257 m), Europako eraikinik altuena izan zen 1990 eta 1997 artean.
- Westendstraße 1 (208 m)
- Maintower (200 m)
- Tower 185 (200 m)
- Eurotower (148 m), Europako Banku Zentralaren egoitza
Ekonomia
aldatuFrankfurt Europako Ekonomiaren Hiriburua kontsideratzen da, eta 2001eko ikerketa baten arabera Europar Batasuneko hiri aberatsena da.
Europako Banku Zentrala bertan kokaturik dago eta beraz euroa bertatik kontrolatzen da. Honetaz gain Alemaniako Burtsa nagusia eta Alemaniako Banku Federala (Deutsche Bundesbank) ere bertan daude. Guztira 370 banketxe desberdinek dituzte beren sukurtsalak hemen eta horregatik barruti finantzieroari Bankfurt eta Mainhattan ezizenak ematen zaizkio.
Autogintzaren erdigunea ere bada eta horregatik urtero iraila edo urrian Frankfurteko Automobil Erakusketa (Internationale Automobil-Ausstellung) egiten da.
Alemaniako industri poligono handienetako bat ere badu (Industriepark Höchst), bioteknologia, farmazia eta kimika arloko 90 enpresatik gora hartzen dituena, hala nola, Siemens AG, BASF eta Merck KGaA.
Garraioa
aldatuAktibitate ekonomiko honek garraio sistema egokia behar du. Gaur egun Frankfurteko aireportua Europa osoan erreferentzia da. 265 hegaldi zuzen ditu, Londres-Heathrow aireportuak baino gehiago. Bidaiari kopuruaren arabera aldiz Europako hirugarrena da, London eta Pariskoen atzetik.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Frankfurt, 1971−2000) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 4.0 | 5.6 | 10.4 | 14.5 | 19.5 | 22.3 | 24.8 | 24.8 | 20.1 | 14.0 | 7.7 | 5.0 | 14.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 1.4 | 2.2 | 6.2 | 9.3 | 14.0 | 17.0 | 19.3 | 19.1 | 15.1 | 10.0 | 4.9 | 2.5 | 10.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −1.3 | −1.2 | 1.9 | 4.1 | 8.4 | 11.7 | 13.7 | 13.4 | 10.1 | 6.0 | 2.1 | 0.0 | 5.7 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 42.5 | 37.1 | 47.6 | 42.8 | 60.2 | 60.6 | 64.9 | 52.9 | 50.0 | 54.6 | 51.8 | 55.7 | 620.7 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 9.8 | 7.1 | 9.3 | 8.5 | 9.8 | 10.3 | 9.3 | 7.8 | 8.1 | 9.3 | 9.7 | 9.9 | 108.9 |
Eguzki orduak | 31.1 | 67.2 | 115.3 | 164.1 | 204.5 | 202.7 | 220.8 | 201.3 | 152.0 | 92.8 | 36.4 | 27.0 | 1515.2 |
Iturria: http://worldweather.wmo.int/016/c00057.htm World Meteorological Organization |
Kultura
aldatu- Frankfurteko Liburu Azoka.
- Frankfurteko eskola. XX. mendeko pentsalari neo-marxista batzuen pentsaera eskola bat.
- Oper Frankfurt, musika aretoa.
- Frankfurt saltxitxa.
Kirolak
aldatu- Eintracht Frankfurt, futbol taldea.
Frankfurtar ezagunak
aldatu- Johann Wolfgang von Goethe (1749-1832), idazlea
- Bettina von Arnim (1785-1859), idazlea
- Friedrich Wöhler (1800-1882), kimikaria
- Henri Nestlé (1814-1890), merkatari eta kimikaria
- August Weismann (1834-1914), biologoa
- Otto Hahn (1879-1968), fisikari eta kimikaria, erradioaktibitatean aitzindaria
- Erich Fromm (1900-1980), psikoanalista
- Anne Frank (1929-1945), haur judua, idatzi zuen egunerokoagatik ezaguna.
- Tilo Wolff (1972- ), musikaria
Iruditegia
aldatu-
Römerberg plazako etxe tradizionalak
-
San Bartolome katedrala
-
Römer udaletxea
-
San Pablo eliza
-
Goetheren etxea
-
"Mainhattan" Finantza auzoa
-
Europako Banku Zentralaren egoitza
-
Frankfurteko opera
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- Hiriko webgune ofiziala
- Frankfurteko Liburu Azokaren webgunea(Alemanez)(Ingelesez)
- Frankfurter Allgemeine Zeitung hedabidearen webgunea
- Frankfurteko Unibertsitatearen webgunea(Alemanez)(Ingelesez)