New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa —orobat MoMA deitua (ingelesezko Museum of Modern Art izenaren akronimoa)— arte modernoaren museo bat da, New Yorkeko Manhattan auzoan dagoena; Ameriketako Estatu Batuetako eta mundu osoko arte modernoaren museorik onenetarikoa.

New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Museum of Modern Art
New York Art Resources Consortium
MoMAko eraikin berriko lorategia
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Koordenatuak40°45′42″N 73°58′39″W / 40.7617°N 73.9775°W / 40.7617; -73.9775
Map
Historia eta erabilera
Claim for restitution of an artwork
Restitution of Nazi-looted art 2015
Inaugurazioa1929ko azaroaren 7a
ZuzendariaGlenn D. Lowry (en) Itzuli
Richard Oldenburg (en) Itzuli
John B. Hightower (en) Itzuli
Alfred H. Barr (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaYoshio Taniguchi (en) Itzuli
Edward Durell Stone (en) Itzuli
Philip Lippincott Goodwin
Bisitariak urtean2.788.236
Kontaktua
Telefonoatel:+1-212-708-9400 eta tel:+1 212-708-9400
[https://www.moma.org/ Webgune ofiziala

1929. urteko azaroaren 7an ireki zuten Museoa publikoarentzat. Sortzaileak hauek izan ziren: Lillie P. Bliss, Mary Quinn Sullivan eta Abby Aldrich Rockefeller filantropoak. Hasieran entitate pribatua izan zen, eta partaideek eta enpresek ematen zutenekin jardun zuen Museoak; berrikuntza izan zen antzerako museoetan onartzen ez ziren arte gaiak onartzen zituelako: gerora besteek adibidetzat hartu zuten. 2004. urtean berritu egin zuten.

Adituek diotenez, maisulanen munduko bilduma garrantzitsuenetarikoa dago MoMAn. Besteak beste, Van Gogh, Piet Mondrian, Pablo Picasso, Salvador Dalí, Jackson Pollock, Andy Warhol eta Edward Hopper gisako egileen obrak daude Museoan.

Pinturaz gain, diseinu grafikoa, diseinu industriala, argazkiak, arkitektura, zinema eta inpresio eremuetako lanak jasotzen eta erakusten dituzte.

Kanpo estekak

aldatu