Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Nafarroan ospatzen den bertsolaritza-lehiaketa nagusia

Nafarroako Bertsolari Txapelketa Nafarroako bertsolarien arteko lehia da. 2007 arte iparraldeko zein hegoaldeko nafarrek parte hartzen zuten, baina urte hartatik aurrera, iparraldeko bertsolariak Xilaba txapelketan aritzen dira. Gaur egun bi urtean behin jokatzen da. Xabier Silveira da txapel gehien eskuratu dituena.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa
AntolatzaileaEuskal Herriko Bertsozale Elkartea
Lehen ekitaldia1936
Txapel gehienXabier Silveira (7 txapel)
Azken txapeldunaJulio Soto (2023)

Historia

aldatu

Espainiako Gerra Zibila baino lehenago txapelketa bakarra egin zuten, lehendabizikoa hain zuzen ere 1936an.

Frankismo garaian, Vianako Printzea Erakundeak 6 txapelketa antolatu zituen 1960-1966 tartean. Azkenik, 1979tik 2021 arte 38 txapelketa egin dituzte, guztira 45 edizio.

Historian zehar Ipar Euskal Herriko bertsolariek ere bertan hartu izan dute parte, harik eta 2008an Xilaba Bertsulari Xapelketa eratu zen arte.

Eskualdeka, Bortzirietan antolatu dituzte final gehienak, 13 orotara. Bertzela, Iruñerrian 12 aldiz egin dituzte, Baztanen 7, Malerrekan 5, Leitzaldean 5, Nafarroa Beherean 2 eta Sakanan 2.

2012an txapelketaren formatu berria mustu zuten, Bardoak izenekoa, Araban egiten denaren antzera. Bi urtean behin (bakarkako txapelketa tradizionalarekin tartekatua) taldekako txapelketa jokatzen da.

Txapeldunak

aldatu

Txapelketa

aldatu
Urtea Finala Txapelduna Txapeldun ordea
1936 Elizondo Juan Felix Iriarte "Berjinanto" Jose Mari Mutuberria
1937-
1959
     ez zen txapelketa jokatu
1960 Lesaka Andres Narbarte "Xalto" Juan Perurena
1961 Etxarri-Aranatz Bautista Madariaga Andres Narbarte "Xalto"
1962 Bera Migel Arozamena Migel Zabaleta
1963 Iruñea Migel Arozamena Andres Narbarte "Xalto"
1964 Iruñea Andres Narbarte "Xalto" Anjel Aldaz
1966 Iruñea Migel Arozamena Manuel Arozamena
1967-
1978
     ez zen txapelketa jokatu
1979 Lesaka Joxe Migel Argiñarena Juan Perurena
1980 Lesaka Mixel Aire "Xalbador II" Joxe Migel Argiñarena
1981 Lesaka Jean Pier Mendiburu Joxe Migel Argiñarena
1982 Lesaka Joxe Migel Argiñarena Jean Pier Mendiburu
1983 Donibane-Garazi Txomin Ezponda Joxe Migel Argiñarena
1984 Sunbilla Jean Pier Mendiburu Mixel Aire "Xalbador II"
1985 Leitza Mixel Aire "Xalbador II" Txomin Ezponda
1986 Doneztebe Joxe Fermin Argiñarena Ernest Alkhat
1987 Bera Ernest Alkhat Txomin Ezponda
1988 Iruñea Mixel Aire "Xalbador II" Manolo Arozena
1989 Baigorri Ernest Alkhat Manolo Arozena
1990 Goizueta D taldea:
Manolo Arozena,
Eusebio Fagoaga,
Antonio Olano eta
Joxe Fermin Argiñarena
A taldea:
Lontxo Aburuza,
Mixel Aire “Xalbador II”,
Bittor Elizagoien eta
Jean Louis Harinordoki “Laka”
1991 Doneztebe Manolo Arozena Jean Pier Mendiburu
1992 Iruñea Manolo Arozena Bittor Elizagoien
1993 Iruñea Manolo Arozena Estitxu Arozena
1994 Lesaka Bittor Elizagoien Estitxu Arozena
1995 Leitza Estitxu Arozena Manolo Arozena
1996 Goizueta Jexux Arzallus Estitxu Arozena
1997 Sunbilla Xabier Silveira Jexux Arzallus
1998 Elizondo Estitxu Arozena Xabier Legarreta "Arano"
1999 Lesaka Bittor Elizagoien Xabier Silveira
2000 Goizueta Amets Arzallus Xabier Legarreta "Arano"
2001 Bera Amets Arzallus Estitxu Arozena
2002 Doneztebe Amets Arzallus Sustrai Colina
2003 Lesaka Amets Arzallus Sustrai Colina
2004 Lesaka Xabier Silveira Estitxu Arozena
2005 Lakuntza Xabier Silveira Estitxu Arozena
2006 Elizondo Xabier Silveira Estitxu Arozena
2007 Elizondo Xabier Silveira Jon Barberena
2008 Elizondo Julen Zelaieta Jon Barberena
2009 Elizondo Xabier Silveira Julio Soto
2010 Lesaka Julio Soto Arkaitz Goikoetxea
2011 Iruñea Julio Soto Xabier Silveira
2013 Iruñea Xabier Silveira Julio Soto
2015 Elizondo Julio Soto Xabier Terreros
2017 Iruñea Julio Soto Eneko Lazkoz
2019 Iruñea Julio Soto Eneko Lazkoz
2021 Iruñea Saioa Alkaiza Eneko Lazkoz
2023 Iruñea Julio Soto Eneko Lazkoz

Garaipen zerrendak

aldatu

Bertsolariak

aldatu
Bertsolaria Txapelak Urteak
Xabier Silveira 7 1997, 2004, 2005, 2006, 2007, 2009, 2013
Julio Soto 6 2010, 2011, 2015, 2017, 2019, 2023
Manolo Arozena 4 1990, 1991, 1992, 1993
Amets Arzallus 4 2000, 2001, 2002, 2003
Migel Arozamena 3 1962, 1963, 1966
Mixel Aire "Xalbador II" 3 1980, 1985, 1988
Andres Narbarte "Xalto" 2 1960, 1964
Joxe Migel Argiñarena 2 1979, 1982
Jean Pier Mendiburu 2 1981, 1984
Ernest Alkhat 2 1987, 1989
Estitxu Arozena 2 1995, 1998
Bittor Elizagoien 2 1994, 1999
Juan Felix Iriarte "Berjinanto" 1 1936
Bautista Madariaga 1 1961
Txomin Ezponda 1 1983
Joxe Fermin Argiñarena 1 1986
Jexux Arzallus 1 1996
Julen Zelaieta 1 2008
Saioa Alkaiza 1 2021

Herrialdeak

aldatu
Herrialdea Txapelak Bertsolariak
Nafarroa Garaia 34 X. Silveira, M. Arozena, J. Soto, M. Arozamena, J.F. Argiñarena, J.M. Argiñarena, A. Narbarte,
E. Arozena, B. Elizagoien, J.F. Iriarte, B. Madariaga, J. Zelaieta, S. Alkaiza
Nafarroa Beherea 8 Xalbador II, J.P. Mendiburu, E. Alkhat, T. Ezponda
Lapurdi 4 Amets Arzallus
  • Hauetaz gain Jexux Arzallus gipuzkoarra (baina Lapurdin bizi dena) txapeldun izan zen 1996an.

Bardoak txapelketa

aldatu

Formatu honetan, bertsolariak taldeka lehiatzen dira.

Urtea Finala Talde garailea (herrialdea)
2012[1] Leitza Errimak Exkaxko (Lesaka)
2014[2] Lesaka Lepatanatuek (Baztan)
2016 [3] Etxarri Aranatz Atekaberts (Leitza)
2018 [4] Lekunberri Aldatzea komeni (Leitza)
2020 [5] Lizarra Bertsonautak (Baztan-Malerreka)
2022 Garralda

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu