Panonia
Panonia[1] (latinez: Pannonia) Erdialdeko Europako antzinako lurraldea da, iparralde eta ekialdetik Danubio ibaiak mugatzen duena. Gaur egungo Hungariako mendebaldea, Austriako ekialdea, Kroaziako iparraldea, Serbiako ipar-mendebaldea, Esloveniako iparraldea, Eslovakiako mendebaldea, eta Bosnia-Herzegovinako iparraldea hartzen zituen. Oso emankorra zen, eta larruak, artilea eta zura esportatzen zituen.
Historia
aldatuDaziarrak, iliriarrak, germaniarrak eta zeltak bizi izan ziren han. Erromatarrek konkistatu zuten K.a. 35. urtean eta Illyricum probintziaren zati izan zen K.a. 35-9 urteetan. K.a. 9. urtean, Augustok Panonia probintzia sortu zuen. Trajano enperadoreak bitan banatu zuen lurraldea: Goi Panonia (hiriburua Savaria) eta Behe Panonia (hiriburua Sirmium). V. mendean hunoen, ostrogodoen eta lonbardiarren mende egon zen, eta 568. urtean abaroek hartu zuten. Karlomagnoren Inperioaren parte izan ondoan, Moravia Handiaren barnean egon zen, eta magyarren eskuetan gertatu zen azkenik. Mendebaldeko Panonian finkatu ziren esloveniarrak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik hartu da. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.
Kanpo estekak
aldatu
120ko Erromatar Inperioko probintziak | |
---|---|
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre | |