Edukira joan

Michael Mann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 05:57, 11 abuztua 2012
Michael Mann

Michael Mann (1943ko otsailaren 3) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendaria da, ekoizle eta gidoilari bezala, maiz lan egiten badu ere.

Biografia

Wisconsinen literatura ingelesa eta Londresen zinemagintza ikasketak egin ondoren bere lehen lanak gidoilaritzat egin zituen. 1970eko hamarkadan hasi zen zuzendari lan egiten, film laburretan eta telebista saioetan. Urte batzuen ondoren, film luzeen zuzendaritzat debutatu zuen Thief filmarekin 1981ean, eta geroztik The last of the Mohicans, Heat eta Ali filme arrakastatsuak egin zituen. Film horietan, Daniel Day-Lewis, Madeleine Stowe, Al Pacino, Robert De Niro edo Will Smith aktore ezagunekin lan egin izan du, besteak beste.

Filmografia

Zuzendari gisa parte hartu duen lanak:

Film laburrak

  • Jaunpuri (1971)
  • 17 days down the line (1972)

Film luzeak

  • Thief (1981)
  • The keep (1983)
  • Manhunter (1986)
  • The last of the Mohicans (1992)
  • Heat (1995)
  • The insider (1999)
  • Ali (2001)
  • Collateral (2003)
  • Miami vice (2006)
  • Public enemies (2009)

Telebista

  • Police woman - The buttercup killer (1977) (Atal bat)
  • The Jericho mile (1979)
  • Crime story - Top of the World (1987) (Atal bat)
  • L.A takedown (1989)