Edukira joan

Shelley Winters

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shelley Wintersen erretratua

Shelley Winters (Jaiotza-izena: Shirley Schrift) Estatu Batuetako antzezlea (Saint Louis, 1922 - Beverly Hills, 2006). Antzerkian lan egin zuen Broodwayn. 1945ean hasi zen Columbia produkzio-etxerako filmak antzezten; hasieran halabeharrak galbidera eramandako pertsonaia hauskorrak antzeztu zituen, gero zeharo aldatu zuen erregistroa eta pertsonaia bortitzagoak antzeztu zituen. Zinemagile bikainekin lan egin zuen. Antzerki-lan batzuk idatzi zituen, eta 1980 urtean autobiografia eman zuen argitara: Shelley Also Known As Shirley. Filmak: The Great Gatsby (1949), Winchester 73 (1950), The Night of the Hunter (1955), The Big Knife (1955), Lolita (1962), The Chapman Report (1962), Le locataire (1976).

Erreferentziak