Oier Lakuntza
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Oier Lakuntza | |
Jaio | 1985 | |
Iruñea (Nafarroa) |
Oier Lakuntza (Iruñea, Nafarroa, 1985) kimikaria, ikerlaria eta bertsolaria da. 2007an Kimika ikasketak bukatu zituen Nafarroako Unibertsitatean, eta geroztik Euskal Herriko Unibertsitatean kimika kuantikoan doktoretza egiten ari da Donostian.[1]
Nahiz eta Wolfram sindromea duen (gaixotasun larria), bere kimika ikerketei darraie. Gaixotasunak diabetea, entzumen eta ikusmen arazoak, eta beste arazo batzuk sortu dizkio.[2][3]
2012ko urtarrilean, Espainiako Gizarte Segurantzarekin arazoak zituela eta, hainbat egunkarietan agertu zen. Ikasketetan lortutako espediente bikainaren ondorioz, ikerketa egiteko diru laguntza lortu zuen, Euskal Herriko Unibertsitatean doktoretza egin ahal izateko. Bi urte eta erdiren ondoren, Gizarte Segurantzak 11.500 euro eskatzen dizkio, laguntza hori jasotzen duen minusbaliotasun laguntzarekin bateragarria ez dela eta.[4][5][6]
Bertsolaritza
Paz Ziganda ikastolan hasi zen bertsoa lantzen, eta ondoren Iruñeko bertso eskolan trebatu zen. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari txapelketako txapeldunorde izan zen 2002an.
2006an Mariano Izeta Sariketa irabazi zuen. 2004 urtean hartu zuen parte lehen aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketan.
Erreferentziak
- ↑ Enfermo y brillante, ¿es incompatible?, Diario de Noticias, 2012-01-25.
- ↑ Cuando las neuronas no se rinden, Diario de Navarra, 2011-02-27.
- ↑ Unos 42.000 navarros luchan con alguna de las 8.000 enfermedades raras que existen, Diario de Navarra, 2011-02-27.
- ↑ Muestras de apoyo y eco mediático para la historia de Oier, Diario de Noticias, 2011-02-26.
- ↑ Joseba Santamaria: Absurda injusticia, Diario de Noticias, 2011-02-26.
- ↑ ¿Discapacitado o estudiante brillante?, Cadena Ser, 2011-02-26.
Kanpo loturak
- Bertsozale.com: Oier Lakuntza
- Euskadi Irratian: Oier Lakuntza, tinko gaixotasunari eta erakundeei aurre egiten
- (Gaztelaniaz) Onda Vasca: Entrevista a Oier Lakuntza en Euskadi Hoy Magazine 25