Ibijoke Faborode
Ibijoke Faborode | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Osun State (en) , XX. mendea |
Herrialdea | Nigeria |
Familia | |
Aita | Micheal Oladimeji Faborede |
Hezkuntza | |
Heziketa | Obafemi Awolowo University (en) École de management de Normandie London School of Economics |
Jarduerak | |
Jarduerak | emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Enplegatzailea(k) | The Africa Report (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ibijoke Faborode (XX. gizaldian Oxun-eko estatuan jaioa) Nigeriako ekintzaile bat da, gero eta emakume gehiago politika munduan aritu daitezen bultzatzen duena.[1]
Hezkuntza eta lana
Faborode Nigerian Historiako eta Nazioarteko Harremanetako goi-mailako ikasketak egin zituen, Frantzian proiektuen kudeaketan, eta Inglaterranenpresa-analisian London School of Echonomics-en. 2014. urtean Ibijoke The Africa Report aldizkarian hasi zen lanean, Pariseko egoitzan, Afrikako marka handientzako eta gonernuetarako komunikazio-kanpainak kudeatuz. 2017. urtean, Erresuma Batuko Kanpo Gaietako Sailaren ardurak hartu zituen, Mendebaldeko Afrikan politika harremanak, merkataritza eta inbertsioak bultzatuz.[2][3]
Aktibismoa
2019ko abenduan, Electher izeneko erakunde politiko panafrikarraren sorkuntzan parte hartu zuen, emakumeak kontzientziatu eta prestatu egiten dituena politika munduan lan egin dezaten.[4] 2022an, Afrikako 2.000 emakume inguru prestatuak zituen. 2023ko hauteskunde orokorren aurrean, #Agender35 proiektuarekin aurrera egin zuen, US$ 10 milioi emateko 1.000 emakume ahalduntzeko eta 35 hautagai prestatzeko 2023rako. APP bat ere prestatu zuen Hauteskunde-datuak aztertzeko.[5][6]
2021. urtean, London School of Echonomics erakundearen Africa Summit 2021eko ko-zuzendaritza bereganatu zuen.[2]
Aitortza
2022a BBCk gehien inspiratu zituen 100 emakumeen zerrendan sartu zen.[7]
Erreferentziak
- ↑ BBC 100 Women 2022: Who is on the list this year? - BBC News. .
- ↑ a b Ibijoke Faborode. .
- ↑ stakeholders, Engaging critical. Ibijoke Faborode - Co-founder and Executive Director, ElectHER. .
- ↑ Preparing Women for Politics in Nigeria. 2021-04-15.
- ↑ Ibijoke Faborode: Advancing Inclusion of Women in Politics – THISDAYLIVE. .
- ↑ ElectHER | Center for Civic Justice. .
- ↑ Two Nigerians Make BBC’s 2022 List Of 100 World Inspiring, Influential Women | Sahara Reporters. .