Crayola
Crayola | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa eta enpresa |
Jarduera sektorea | art material (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Erantzukizun mugatuko sozietate |
Jabea | Hallmark Cards (en) |
Historia | |
Sorrera | 1885eko martxoaren 31 1885 |
Sortzailea | Edwin Binney (en) |
Sorlekua | New York |
webgune ofiziala |
Crayola argizari-arkatzen, koloretako arkatzen, errotuladoreen, klarionen eta hainbat arte-tresnen marka da. Hasiera batean Binney & Smith-ek fabrikatu zituen, gaur egun Crayola LLC. Konpainia arte-tresna ez-toxikoak ekoizten lehenetariko bat izan zen, eta horrek izugarri ezaguna egin zuen Estatu Batuetan, Kanadan, Australian, Erresuma Batuan eta Hego Amerika osoan. [1]
Historia
Konpainia New Yorken sortu zuten 1885ean Binney & Smith bezala Edwin Binney eta C. Harold Smith lehengusuek. Lehengusuek egindako lehen produktuak industria erabilerarako koloratzaileak izan ziren, oxido gorriko pigmentuak eta karbonoa barne, automobiletako hagunei kolore beltz bereizgarria emateko.
1900. urtean arbelezko arkatzak gehitu zizkion produktuen paletari, eta horrek material industrialekin esperimentatu zituen, hala nola, zementua, arbela eta talkoa. Esperimentu horiei esker usainik gabeko lehen klarion zuria asmatzea lortu zuten, eta horrekin urrezko domina irabazi zuten 1902ko St. Louis Missouriko Munduko Azokan.
1903an Binney & Smith-ek haurrentzako lehen argizari-arkatzak asmatu zituzten, "Crayola" izenarekin saltzen zituztenak. Alice Binney, sortzailearen emaztea eta eskola-irakasle ohia, izena jarri zuen, frantsesezko "craie" (klarion) eta "ola" (oleaginosoa) hitzetatik datorrena. Garai hartako crayolak argizarizkoak ziren, kolore opakoekin eta industrian erabiltzen ziren batez ere.
Konpainia Hallmark Cards-en filiala da 1984az geroztik, eta 2007an behin betiko aldatu zuen bere izena "Crayola-ra", "Crayola" marka 80 herrialde baino gehiagotan eta AEBetako etxeen % 99tan ezaguna dela adierazi ondoren.
Erreferentziak
- ↑ Grompone, M.A.;Amaya, A.. (5). «Estudio de la composición de la fracción grasa de una crayola» Anuario Latinoamericano de Educación Química v. 1 (no.5): 89-97 editorial=Universidad Nacional de San Luis..