Exploitation film
Itxura
Exploitation filma zinema genero bat da, exploitation fikzioan berezkoak diren gai lizunak, sexua, erotismoa, bortizkeria, drogak edo hilketak agertzen dituena. "Exploitation" izendapenak hainbat zinema ekoizpenetako gai edo korronte bat behin eta berriz agerteaztean datza, nagusiki aurrekontu baxua erabiliz, arrakasta komertziala bereganatu eta kalitate estetikoaz baino gai arantzatxuez baliatuz kultuzko filmaren estatusa lortzeko asmoz.
Azpigeneroak
Genero honen barnean azpigenero ugari sortu izan dira:
- Biker filmak: Motorzaleei buruzko filmak.
- Blaxploitation: Afroamerikar aktoreek afroamerikar ikusleentzat antzeztutako filmak.
- Bruceploitation: Bruce Leeren imitatzaileek antzeztutako filmak.
- Gizajale filmak: Kanibalismoari buruzko filmak.
- Canuxploitation: Kanadako B filmak.
- Carsploitation: Autoei buruzko filmak.
- Chanbara: Samuraiei buruzko filmak.
- Chopsocky: 1960ko hamarkadaren amaieratik 1980ko hamarkadara Hong Kong eta Taiwanen ekoitzitako borroka arte eta kung fu filmak.
- Emakume espetxe filmak: Nagusiki 1970eko hamarkadan ekoitziak, emakumezkoen espetxeetan girotutak daude, askok lesbianismoaren gaia jorratzen dute.
- Giallo: Ialiako thriller-beldurrezko filmak.
- Hippie exploitation filmak: 1960ko hamarkadako hippie kontrakulturari buruzko filmak.
- Mockbuster: Film nagusiagoak iragartzeko helburz burututako gai berdineko film apalagoak.
- Mondo filmak: Dokumental izaerako filmak.
- Nazi exploitation: Naziei eta Hirugarren Reichari buruzko filmak.
- Ozploitation: 1970eko eta 1980ko hamarkadetan Australian ekoitzitako beldurrezko, erotismo edo hilketei buruzko filmak.
- Sexploitation filmak: Sexuari buruzko pornografia arineko filmak.
- Slasher filmak: Hiltzaile psikopata batek nerabeak edo gazteak jazartu eta hiltzen dituen filmak.
- Spacesploitation: Espazio bidaiak, zientzia-fikzioa eta beldurrezko elementuak dituzten filmak.
- Spaghetti western: 1960ko hamarkadan Mendebalde Urrunean girotutako italiar filmak, hauetako asko Andaluzian filmatu ziren. Horrywoodeko western klasikoak baina bortizkeria gehiago erakutsi eta pertsonaiak moralitate gutxiago dute.
- Splatter filmak: Beren ikuspegi grafikoa odolean eta bortizkerian fokalizatzen duten filmak.
- Vigilante filmak: Nagusiki 1970eko hamarkadan ekoitzi eta justizia edo mendekua beren eskutik hartzen duten gizasemeei buruzko filmak.