Edukira joan

Mikel Morris

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Mikel Morris

Bizitza
JaiotzaDenver1957ko martxoaren 24a (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
euskara
Jarduerak
Jardueraklexikografoa eta itzultzailea
Lantokia(k)Zarautz
Lan nabarmenak

Mikel Morris Pagoeta, jaiotzez Michael Morris (Denver, Colorado, AEB, 1957ko martxoaren 24a) euskal herritar hiztegigilea, itzultzailea eta irakaslea da. 2021eko azarotik, euskaltzain urgazlea da Euskaltzaindian.[1] Munduko hainbat tokitan bizi eta gero (Estatu Batuak, Angola, Finlandia...), Zarautz du bizileku 1984az geroztik.[2] Ingelesaren eta euskararen arteko Morris hiztegien egile delako famatu da. Jelkidea izan da, eta jendaurreko hainbat kultura ekitalditan parte hartu zuen EAJren ordezkaritzat iraganean.[3][4]

Euskaltzale sutsua izaki, kritika zorrotzak egin izan dizkie euskalgintzako zenbait erakundek «espainolari begiratzen dion euskara bat» eratzeko duten joerari, euskara gorrotatzen dutenei eta euskara erabiltzen ez duten abertzaleei.[oh 1]

Oharrak

  1. Gogor kritikatu ditu euskalgintzako zenbait erakunderen joera, «espainolari begiratzen dion euskara bat» («euspañola»)[5] eratzen dihardutelakoan; euskarak «folklorikoa, heraldikoa, potxoloa, landatarra, xelebrea» izan beharko lukeela diotenak («mundu modernoan tokirik izan gabe»); eta ia beti erdaraz diharduten abertzaleek egindako «erretolika hutsa», batzuen «ageriko hipokrisia» deitu zuena (adibidez, Deia eta Gara egunkariak).[6]

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiak 19 urgazle eta 26 ohorezko berri izendatu ditu
  2. (Ingelesez) «About Mikel Morris», berak idatzitako curriculuma.
  3. «Mikel Morris: "Hope is in the air" (itxaropena airean dago)» EAJ-PNV.eus 2005-06-15 (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  4. «Illinois Wesleyan University-ko ikasleak Euskadin izan dira eta EAJren ordezkariekin elkartu dira» EAJ-PNV.eus 2006-02-08 (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  5. Morris, Mikel. (2007-11-18). «zenbait herrialdeen izenak euskaraz» ItzuL (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  6. (Ingelesez) «An Interview with Mikel Morris, Part I», Buber's Basque Page, 2008ko udazkena. 2019-03-12an eskuratua.

Ikus, gainera