Shelley Winters
Shelley Winters (Jaiotza-izena: Shirley Schrift) (Saint Louis, Missouri, 1920ko abuztuaren 18a - Beverly Hills, Kalifornia, 2006ko urtarrilaren 14a) Estatu Batuetako antzezle bat izan zen. Antzerkian lan egin zuen Broadwayn. 1945ean hasi zen Columbia produkzio-etxerako filmak antzezten; hasieran halabeharrak galbidera eramandako pertsonaia hauskorrak antzeztu zituen, gero zeharo aldatu zuen erregistroa eta pertsonaia bortitzagoak antzeztu zituen. Zinemagile bikainekin lan egin zuen. Antzerki-lan batzuk idatzi zituen, eta 1980 urtean autobiografia eman zuen argitara: Shelley Also Known As Shirley. Filmak: The Great Gatsby (1949), Winchester '73 (1950), The Night of the Hunter (1955), The Big Knife (1955), Lolita (1962), The Chapman Report (1962), Le locataire (1976).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shelley Winters |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Missouriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Missouriko biografia zirriborroak
- 1920ko jaiotzak
- 2006ko heriotzak
- Saintlouistarrak
- Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Organo-gutxiegitasunen ondorioz hildakoak
- Ameriketako Estatu Batuetako eskubide zibilen aldeko ekintzaileak
- Ameriketako Estatu Batuetako emakume aktoreak
- Shelley Wintersek antzeztutako filmak