Edukira joan

Suleiman II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Suleiman II.a


Otomandar Inperioko sultana

1687ko azaroaren 8a - 1691ko ekainaren 22a
Mehmed IV.a - Ahmed II.a
Sultan

Bizitza
JaiotzaKonstantinopla1642ko apirilaren 15a
Herrialdea Otomandar Inperioa
HeriotzaEdirne1691ko ekainaren 22a (49 urte)
Hobiratze lekuaTomb of Suleiman the Magnificent (en) Itzuli
Heriotza moduaeritasuna
Familia
AitaIbrahim I.a
AmaSaliha Dilaşub Sultan
Ezkontidea(k)Hatice Kadın (en) Itzuli
Süğlün Kadın (en) Itzuli
Şehsuvar Kadın (en) Itzuli
İvaz Kadın (en) Itzuli
Behzad Kadın (en) Itzuli
Zeyneb Kadın (en) Itzuli
Haurrideak
LeinuaOsmanliar Dinastia
Hezkuntza
HizkuntzakOtomandar turkiera
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Suleiman II.a

Suleiman II.a (otomandar turkieraz: سليمان ثانى, Süleymān-i sānī; 1642ko apirilaren 15a1691ko ekainaren 22/23a) otomandar sultana izan zen.

Mehmed IV.aren anaia gazteena zen, eta honek Suleiman Topkapı jauregiko Altın kafes ("urrezko kaiola") gelan giltzapetua izan zuen bere bizitzaren zati handi bat. Altın kafes Topkapı jauregian printzeentzat egindako luxuzko espetxe antzeko bat zen.

Suleiman II.a gizon argia, umila eta erlijiosoa zen. 1687an, bere anaiaren hilketaren ondoren, sultana izateko konbentzitu zuten, eta Köprülü familiako kide ospetsu bat (Fazil Mustafa Paxa) izendatu zuen bisir.

Fazil Mustafa Paxaren agindupean turkiarrek austriarren Serbiako aurrera egitea eragotzi zuten, eta Bulgariako errebolta guztiz zapaldu. Baina, aldiz, Hungariako ekialdea berriro konkistatzeko kanpaina garaitua izan zen Szlankamenen, eta Austria-Hungariako Inperioko tropek Fazil Mustafa Paxa hil zuten (1690).

Urtebete beranduago Suleiman hil zen Edirnen.

Genealogia

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Suleiman II.a Aldatu lotura Wikidatan