Edukira joan

Vicente Pérez Nestar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Vicente Pérez Nestar
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVicente Pérez Nestar
JaiotzaArconada1928ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Espainia
BizilekuaOrdizia
HeriotzaDonostia2002ko abuztuaren 23a (74 urte)
Hobiratze lekuaOrdizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Ordizia Kirol Elkartea /
Burgos CF / 1953
RCD Espanyol1953 / 1956
Deportivo Vasco1953 / 1953
Hércules Club de Fútbol1956 / 1957
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Izengoitia(k)Quico

Vicente "Quico" Pérez Nestar (Arconada, Espainia, 1928ko urtarrilaren 22a - Donostia, Gipuzkoa, 2002ko abuztuaren 23a) futbolari profesionala izan zen. Palentziako herri txiki batean jaioa, Euskal Herrian eman zuen bere bizitzaren zatirik handiena.

Bizitza

Fabriciano Pérez Revilla eta Ricarda Nestar Frechillaren bost seme-alabetatik txikiena zen. Palentziako probintziakoa jaiotzez, Ordizian (Gipuzkoa) hazi zen, non bertako taldean sartuko zen, Ordizia Kirol Elkartean (garai hartan, Villafranca UC, orduko Ordiziaren izen ofiziala Villafranca de Ordicia baitzen). Geroago, Burgos Club de Fútbolera joan zen. 1953an Caracasko Deportivo Vascok fitxatu zuen, non Andrés Prietorekin bat egin zuen. Ondoren, biak fitxatu zituen Bartzelonako Espanyolek, non hiru denboraldiz aritu zen.[1] Alacanteko Hércules futbol klubean amaitu zuen karrera.[2][3]

Lore-denda bat ireki zuen denbora batez Ordizian, geltokiko kioskoaren ondoan.[4][5]

Erreferentziak

Kanpo estekak