Mikel Morris
Mikel Morris | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Denver, 1957ko martxoaren 24a (67 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | lexikografoa eta itzultzailea |
Lantokia(k) | Zarautz |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mikel Morris Pagoeta, jaiotzez Michael Morris (Denver, Colorado, AEB, 1957ko martxoaren 24a) euskal herritar hiztegigilea, itzultzailea eta irakaslea da. 2021eko azarotik, euskaltzain urgazlea da Euskaltzaindian.[1] Munduko hainbat tokitan bizi eta gero (Estatu Batuak, Angola, Finlandia...), Zarautz du bizileku 1984az geroztik.[2] Ingelesaren eta euskararen arteko Morris hiztegien egile delako famatu da. Jelkidea izan da, eta jendaurreko hainbat kultura ekitalditan parte hartu zuen EAJren ordezkaritzat iraganean.[3][4]
Euskaltzale sutsua izaki, kritika zorrotzak egin izan dizkie euskalgintzako zenbait erakundek «espainolari begiratzen dion euskara bat» eratzeko duten joerari, euskara gorrotatzen dutenei eta euskara erabiltzen ez duten abertzaleei.[oh 1]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gogor kritikatu ditu euskalgintzako zenbait erakunderen joera, «espainolari begiratzen dion euskara bat» («euspañola»)[5] eratzen dihardutelakoan; euskarak «folklorikoa, heraldikoa, potxoloa, landatarra, xelebrea» izan beharko lukeela diotenak («mundu modernoan tokirik izan gabe»); eta ia beti erdaraz diharduten abertzaleek egindako «erretolika hutsa», batzuen «ageriko hipokrisia» deitu zuena (adibidez, Deia eta Gara egunkariak).[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiak 19 urgazle eta 26 ohorezko berri izendatu ditu
- ↑ (Ingelesez) «About Mikel Morris», berak idatzitako curriculuma.
- ↑ «Mikel Morris: "Hope is in the air" (itxaropena airean dago)» EAJ-PNV.eus 2005-06-15 (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ «Illinois Wesleyan University-ko ikasleak Euskadin izan dira eta EAJren ordezkariekin elkartu dira» EAJ-PNV.eus 2006-02-08 (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ Morris, Mikel. (2007-11-18). «zenbait herrialdeen izenak euskaraz» ItzuL (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ (Ingelesez) «An Interview with Mikel Morris, Part I», Buber's Basque Page, 2008ko udazkena. 2019-03-12an eskuratua.