Edukira joan

Alison Lurie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alison Lurie
Bizitza
JaiotzaChicago1926ko irailaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaIthaca2020ko abenduaren 3a (94 urte)
Hobiratze lekuaPleasant Grove Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRadcliffe College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, unibertsitateko irakaslea, saiakeragilea eta gidoilaria
Lantokia(k)Ithaca
Enplegatzailea(k)Cornell Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

alisonlurie.com
IMDB: nm0527081 Find a Grave: 219282428 Edit the value on Wikidata

Alison Lurie (Chicago, AEB, 1926ko irailaren 3a - Ithaca, New York, 2020ko abenduaren 3a) estatubatuar eleberrigilea izan zen.

Massachusettseko Radcliffe College eskolan egin zituen ikasketak. 1968. urteaz geroztik Cornell Unibertsitateko irakasle izan zen. Bere lehenengo eleberriak unibertsitatearen giroa dute oinarri. Luriek kronika bat egiten du bere lanetan, umore puntuarekin, jende-jantziaren artean dagoen nahigabeagatik. Irudizko lagunak (1967) lanean erlijio-gurtza bitxi bati buruz hitz egiten du, eta Benetako jendea (1969) lanean, berriz, idazle-kolonia bati buruz idazten du. Bizitza sozialaren fabula horietan ohiko gaiak dira leialtasunik eza eta sexu-porrota. Maitasuna eta adiskidetasuna (1972) lana unibertsitateko maitasun-harreman baten kronika da; Gerra familian (1974) lanean, berriz, senar-emazte batzuen haustura kontatzen du, atzean Vietnamgo gerra ikusten dela; Bakarrik umeak (1979), ume baten begiradaren bidez helduen mundu hertsiaren irudia erakusten du. 1984an idatzi zuen Kanpoko arazoak (1984) lanak Pulitzer saria jaso zuen. Azkeneko lanen artean nabarmentzekoa da Lorin Jonesi buruzko egia. Saiakera liburuak ere idatzi zituen: Soinekoaren hizkuntza (1981) eta Ez kontatu helduei (1990). Luriek, bestalde, hainbat antologia antolatu zituen, hala nola Gaur egungo maitagarri ipuinen Oxfordeko liburua.

  • 1962 Love and Friendship (eleberria).
  • 1965 The Nowhere City (eleberria).
  • 1967 Imaginary Friends (eleberria).
  • 1969 Real People (eleberria).
  • 1974 The War Between the Tates (eleberria).
  • 1979 Only Children (eleberria).
  • 1981 The Language of Clothes (saiakera).
  • 1984 Foreign Affairs (eleberria).
  • 1989 The Truth about Lorin Jones (eleberria).
  • 1990 Don't Tell the Grownups (saiakerak).
  • 1991 The language of clothes (saiakera).
  • 1994 Women and ghosts (ipuinak).
  • 1998 The Last Resort (eleberria).
  • 2003 Boys and girls forever (saiakerak).
  • 2006 Truth and Consequences (eleberria).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]