Chandrasekhara Raman
Itxura
(«Chandrasekhara Venkata Raman» orritik birbideratua)
Chandrasekhara Venkata Raman (Tiruchirappalli, 1888ko azaroaren 7a - Bangalore, 1970eko azaroaren 21a) indiar fisikaria izan zen. Fisika-irakaslea izan zen Kalkutan eta Bangaloren. Indiako Zientzia Akademiako zuzendari ere izan zen. Isurkariak zeharkatzean argiak duen barreiatzea eta isurkariek argiarekiko duten eroapena aztertu zituen. 1928an bere izena eman zaion efektua aurkitu zuen. Efektu horretan oinarriturik, 1928an gaien analisirako espektroskopia-teknika bat asmatu zuen. 1930ean Fisikako Nobel saria eman zioten.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Mariaje, Barandiaran; Irazabalbeitia, Inaki. (1990). Raman: efektua eta zientzilaria. Elhuyar.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]