David L. Rabinowitz
David L. Rabinowitz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1960 (63/64 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Yale Unibertsitatea Amity Regional High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa |
Enplegatzailea(k) | Yale Unibertsitatea |
David Lincoln Rabinowitz (1960an jaioa) Yale unibertsitateko ikerlari bat da. Rabinowitzek, besteak beste, programa informatikoentzat zein kamerentzat CCDa sortu zuen, Lurretik hurbil igarotzen ziren asteroideak atzemateko. Bestalde, Lurretik urrun dauden objektuak aurkitzeko sistemak sortu ditu, hala nola, transneptunotar objektuak, supernobak, quasarrak, etab. behatzeko. Honek unibertsoaren hedapenari eta eguzki-sistemaren eboluzioari zein sorrerari buruz gehiago jakiten lagundu digu eta segurasko, lagunduko digu.
Michael E. Brown eta Chad Trujillorekin batera (biak ere Quasar Equatorial Survey Teameko kideak), hainbat zentauroren aurkikuntzetan parte hartu du, adibidez:
Azkeneko hirurak egun berean aurkitu ziren.
Arizonako unibertsitateko Tom Gehrels eta bere Spacewatch Teamekin batera, Rabinowitzek beste argizagi bat aurkitu zuen: (5145) Folo.