Eurasiako plaka
Itxura
(«Eurasiar plaka» orritik birbideratua)
Eurasiako plaka, plaka tektoniko kontinental bat da, Eurasia ia osoa hartzen duena. Salbuespenak honako hauek dira: Indiako azpikontinentea, Arabia (bi horiek euren plaka propioa dute) eta Verkhoyansk mendilerroaren ekialderantz dagoen Siberiaren zatia (Ipar Amerikako plakan dago). Ozeano Atlantikoaren iparraldeko zatiaren ekialdea ere hartzen du, erdialdeko Atlantikoko dortsaleraino, orotara 67.800.000 km²-ko hedadura duelarik. Honako plaka hauek ditu mugakide:
- Iparraldean, Ipar Amerikako plaka
- Hegoaldean, Afrikako plaka, Arabiako plaka eta Australiako plaka
- Ekialdean, Ipar Amerikako plaka, Filipinetako plaka, Okhotskeko plaka eta Amuriako plaka
- Mendebaldean, muga dibergentea du Ipar Amerikako plakarekin, aipaturiko dortsal atlantikoa sortu duena.