Edukira joan

Foehn efektua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Foehn efektu» orritik birbideratua)
Foehn efektua. Topografiak aire-masak igoarazten ditu, ur-lurruna kondentsatuz eta euri orografikoak sortuz (hesi efektua). Haizebean jadanik lehortuta dagoen airea jaitsi eta honek presio atmosferikoa eta tenperatura handitzen ditu (Foehn efektua).
Foehn efektua ohikoa da Aratz-Aizkorri mendikatean

Foehn edo Föhn haizea mendi bat zeharkatu eta mendi-hegala jaistean berotu eta lehortu den haizea da[1]. Haizealdean ur lurruna hoztu, kondentsazio edo alderantzizko sublimazioa sortu eta maldetan hodeiak eta euri orografikoak sortzen dira. Malda bien artean alde klimatiko gogorra gertatzen da, haizealdean euriak eta haizebean oskarbi izanik. Haizebean jadanik lehortuta dagoen airea jaisten da eta honek presio atmosferikoa eta tenperatura handitzen ditu, haize "lehorgarri" eta oso beroa sortuz[2].

Hedapen geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haize katabatiko honen izena Alpetan sortu zen. Alemanerazko Föhn (ˈføːn) latinezko (ventus) favonius hitzetik dator, mendebaldeko haize lehorra Favonius izakiak pertsonifikatua[3].

Heinrich Hoffmannek "Hitler wie ich ihn sah" ("Hitler nire laguna zen") bere liburuan 1931ko irailaren 18an hauteskundetan zeudela bera eta Adolf Hitlerrek Municheko bere apartamentua utzi zutenean Hitlerrek txarto zegoela esan eta Hoffmannek austriar Föhn haizearen eragina zela erantzun ziola zioen.

Ebroko haranean, mendilerroz inguraturik dagoena, mendi tontorretan dagoen masa-aire hezea jaitsi eta erriberan lehortu eta berotzen da. Horrela Monegroetan, Bardean edo Calanda inguruan landarerik gabeko basamortuak sortzen dira. Ziertzoa jotzen duenean, Foehn efektua ere sortzen da. Haizeak hego-ekialderantz jotzen du, ibaiaren norabidean eta topatzen dituen hodeiek euria bota ez ditzatela bultzatzen du.

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantauriar mendikatean, Euskal Herriko arkuko mendietan eta Pirinioetan ohikoa da efektu hau eta hego haizeak eragiten du. Hegoaldeko haize honek hotzeriak, buruko minak eta beheraldiak sortzeko fama du[4]. Ez Euskal Herrian bakarrik, non "hego haizea, ero haizea" dio esaera zaharrak, baita hegoaldeko Alemanian ere.

Euskal Herriko kostaldean aldaera bat gertatzen da, itsasotik barrualdera datorren laino batekin, taosa esan ohi zaiona[5] eta euririk gabea normalean[6].

Foehn lainoak Genevan.

Munduan zehar honako izenak ditu:

Foehn efektua Aratz-Aizkorri mendilerroan, Gebarako gaztelutik ikusita (Barrundia, Araba)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
  2. McKnight, TL; Hess, Darrel. (2000). «Foehn/Chinoonk Winds» Physical Geography: A Landscape Appreciation (Upper Saddle River, New Jersey: Prentice Hall): 132. ISBN 0130202630..
  3. Concise Oxford Dictionary, 10. edizioa, Oxford University Press: föhn
  4. Giannini, A.J; Malone, D.A.; Piotrowski, T.A.. (1986). «The serotonin irritation syndrome-A new clinical entity» Journal of Clinical Psychiatry (47): 22-25..
  5. Sarasua, Asier. «Taosa» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2020-12-24).
  6. Gurean "Föhn Efektua". (Noiz kontsultatua: 2020-12-23).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]