Julio Medem
Julio Medem | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1958ko urriaren 21a (66 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, film-muntatzailea, zinema ekoizlea eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
juliomedem.org | |
Julio Medem Lafont (Donostia, Gipuzkoa, 1958ko urriaren 21a) Euskal Herriko zinema zuzendari bat da. Medikuntza ikasi zuen EHUn, eta horrek ukituak utzi dizkio bere lanetan.
1992an bere lehenengo pelikula estreinatu zuen: Behiak. Ordutik aurrera, arrakasta lortu du mundu osoan bere film luzeekin, berezkoa duen estiloa landuta (La ardilla roja, Tierra, Los amantes del círculo polar eta Lucía y el sexo).
2003an aurkeztu zuen polemika handia ekarriko zion lana, Euskal Herriko egoera sozio-politikoa aztertzen duen Euskal pilota: larrua harriaren kontra film dokumentala.
Azken urteotan biribildu du bere ibilbidea Caótica Ana eta Room in Rome lanekin.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]EHUn medikuntza ikasketak egin zituen arren, aspalditik zetorkion zinemarako zaletasuna.
Kritikari aritu zen La Voz de Euskadi eta Cinema 2002 agerkarietan.
1987. urtean, medikuntza alderatuta, zinema profesionalean murgiltzea erabaki zuen. Zuzendari laguntzaile eta muntatzaile bezala aritu ondoren, Michel Gaztanbideren gidoi batan oinarrituta, bere lehen film luzea egin zuen, Vacas (1991), zuzendari berriei ematen zaien Goya saria jaso zuena.
Ondoren zuzendu zituen bi filmek, Tierra (1996) eta La ardilla roja (1993), nazioartean arrakasta handia izan zuten, beren ukitu esperimental eta abangoardistagatik.
Los amantes del círculo polar (1998) filmean amodiozko drama landu zuen.
Sexua du ardatz nagusia Lucía y el sexo bere hurrengo filmak (2000).
Zuzendari ez ezik, bere film gehienen gidoien egilea ere bada, eta beste batzuentzako gidoiak ere idatzi izan ditu, Itziar Bollainen Hola, ¿estás sola? (1995) filmarena, esaterako.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma |
---|---|
2018 | El árbol de la sangre |
2015 | Ma ma |
2010 | Room in Rome |
2012 | 7 días en La Habana |
2007 | Caótica Ana |
2003 | Euskal pilota: larrua harriaren kontra |
2000 | Lucía y el sexo |
1998 | Los amantes del círculo polar |
1995 | Tierra |
1993 | La ardilla roja |
1992 | Behiak |
1988 | Martín |
1987 | Las seis en punta |
1985 | Patas en la cabeza |
1981 | Si yo fuera un poeta |
1977 | El jueves pasado |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Webgune ez ofiziala
- Euskadiko Filmategia
- Julio Medem: "Eskuindar askorentzat zine espainiarra 'gorri'en zinea da" Elkarrizketa Argia astekarian (2007-07-29)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.