Edukira joan

Berberia makako

Wikipedia, Entziklopedia askea
Macaca sylvanus» orritik birbideratua)
Berberia makako
Iraute egoera
Invalid status (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaCercopithecidae
GeneroaMacaca
Espeziea Macaca sylvanus
Banaketa mapa
Eguneko zikloaeguneko

Berberia makakoa edo Gibraltarreko tximinoa (Macaca sylvanus), Mundu Zaharreko tximinoa da, eta gaur egun, Atlas mendietako zona konkretuetan eta Gibraltarreko haitzean, Iberiar penintsularen hegoaldean, bizi da. Gizakiaz gain, Europan askatasunean bizi den primate bakarra da, eta Asiatik kanpo bizi den Macaca generoaren animalia bakarra da.

Tamaina txikiko lauoinekoa da, inoiz ez ditu 75 zentimetroko luzera eta 13 kilogramoko pisua gainditzen. Marroi-horixka koloreko ileaz estalita du gorputza, baita kasu batzuetan grisa ere. Aurpegia, oinak eta eskuak arrosa kolorekoak dira. Arrak, emeak baino handiagoak dira. Berberiako tximinoak egunezko animalia orojaleak dira, baso mixtoetan bizi dira, itsas mailatik 2.100 metroraino.

Habitat eta zabalpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun munduan 1200-2000 inguru berberiar makako gelditzen dira. Espeziearen habitat nagusia Atlas mendietan dago. Egoera ahulean bezala sailkatuta dago. Afrikako iparraldean orokorrean piztia bezala dago ikusita, batez ere Islamaren aurreiritzien ondorioz, izan ere Koranean jasotzen den bezala, tximinoak beti mespretxuz tratatuak izan baitira. Bestealde animalien trafikatzaileek talde askorekin bukatu dute espeziearen etorkizuna arriskuan jarriz.[1] Gizakien jazarpenetik kanpo, baso inguruen suntsipena da espezieak pairatzen duen arazo nagusia.

Gibralatarren aldiz, populazio finkoa dago baina han egoera oso desberdina da. Makakoak oso apreziatuak dira eta ia lurraldearen ikur ez ofizial gisa kontsidera genitzazke. Inguru horretan jendearekin bizitzen ohitu dira eta herrian zehar arazorik gabe mugitzen dira, turistentzat benetako erreklamoa izanik. Multzo honen jatorria benetako misterioa da, baina itxura guztien arabera, berandu sartuak izan ziren nahiz eta Pleistozenoan espezie hau zenbait momentutan Europa osoan zabaldurik egon; besteak beste Alemanian eta Ingalaterran aurkitu izan dira animalia hauen aztarnak. Glaziazioen ondorioz makako hauen kopurua erabat jaitsi zen. Iberiar Penintsulan 30.000 urte dira erabat desagertu zela. Gibraltarren antza denez, domestikatuta itzuliko zen, eta ondorenera berriz basatu. Dena dela, haien presentzia haitzean ingelesen etorreraren aurrekoa da, hau da, 1704 baino aurrekoa. Gaur egun makako honen Gibraltarreko taldea 300 bururen ingurukoa, Europako bakarra da.

Gibraltarreko kondaira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barberiar makakoa Gibraltarreko ondarearen partea da gaur egun. Hasiera batean haien babesa eta mantenimendua Royal Navyren ardura zen. 1991an lan hori Gibraltarreko gobernuaren esku gelditu zen. Herriaren tradizioaren arabera, makakoak haitzan dauden bitartean hau britaniarren esku egongo da. Kondaira hori zela eta, Bigarren Mundu Gerran, alemaniarren eta espainiarren inbasioaren beldurrez Winston Churchill lehen ministroak Afrikatik eramandako animaliekin bertako populazioa indartzeko agindua eman zuen.

Gibraltarrreko makakoak jendearekin mugitzen ohituta daude.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]