Orlando (1992ko filma)
- Artikulu hau 1992ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Orlando (argipena)».
Orlando 1992an Sally Potterrek zuzenduta zuen filma da. Virginia Woolfen (1928) Orlando nobelaren egokitzapen librea da.[1]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberrian bezala, pertsonaia nagusia, Orlando (Tilda Swinton), ez da zahartzen eta sexuz aldatzen da edo sexu ez definitu batez agertzen den pertsonaia androginoa da. Baina Virginia Woolfek 1928an eten zuen eleberria (idatzi ere orduan idatzi baitzuen), Sally Potterrek ikuspegi bera hautatu zuen filma egin zen 1990eko hamarkadako garairaino luzatuz. Filmaren intrigarekin batera, off-eko ahots batek (Sally Potter bera) iruzkinak egiten ditu, eta Tilda Swinton aktore nagusiarem kameraren aurreko keinu batzuek kutsu umoristikoa ematen diote egokitzapenari.[2]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tilda Swinton: Orlando
- Quentin Crisp: Ingalaterrako Elisabet I
- Jimmy Somerville: Falsetto / Aingerua
- John Wood: Harry artxidukea
- John Bott: Orlandoren aita
- Elaine Banham: Orlandoren ama
- Anna Farnworth: Clorinda
- Sara Mair-Thomas: Favilla
- Anna Healy: Eufrosina
- Dudley Sutton: Ingalaterrako Jakue I.a
- Lothaire Bluteau: Khan handia.
- Billy Zane: Shelmerdine
- Heathcote Williams: Nick Greene / editorea
- Thom Hoffman: Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa
Sariak eta izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oscarretarako izendatu zuten (1994), bi kategoriatan: arte-zuzendaritza onena eta jantziteriarik onena, baina ez zuten garaikurrik lortu.
Sari hauek ordea irabazi zitueb:
- makillaje onena (BAFTA);
- lehen filmik onena (European Film sariak);
- zuzendaritza tekniko eta artistiko onena (Evening Standard British Film sariak);
- emakumezko aktore onena (Seattleko nazioarteko zinemaldia);
- film onena (Kataluniako Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdia);
- film onena, aktore onena, prezio artistikoa eta FIPRESCI saria, 1992ko Tesalonikako filmaren nazioarteko zinemaldian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Orlando (pel·lícula)» artikulutik itzulia izan da, 2023-04-16 data duen 31557755 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-04-16 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1992ko filmak
- Sally Potterrek zuzendutako filmak
- Sally Potterrek idatzitako filmak
- Tilda Swintonek antzeztutako filmak
- Billy Zanek antzeztutako filmak
- John Woodek antzeztutako filmak
- Charlotte Valandreyk antzeztutako filmak
- Quentin Crispek antzeztutako filmak
- Jimmy Somervillek antzeztutako filmak
- Heathcote Williamsek antzeztutako filmak
- Toby Stephensek antzeztutako filmak
- Dudley Suttonek antzeztutako filmak
- Toby Jonesek antzeztutako filmak
- Simon Russell Bealek antzeztutako filmak
- Cyril Lecomtek antzeztutako filmak
- Roger Hammondek antzeztutako filmak
- Barbara Hicksek antzeztutako filmak
- Peter Eyrek antzeztutako filmak
- Kathryn Hunterrek antzeztutako filmak
- Ned Sherrinek antzeztutako filmak
- Soyuzkinok ekoitzitako filmak
- Turkian girotutako filmak
- Fantasiazko filmak
- Eleberrietan oinarritutako filmak
- Orlando (eleberria)
- Erresuma Batuko filmak