Edukira joan

Tulipa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tulipan» orritik birbideratua)
Tulipa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLiliales
FamiliaLiliaceae
SubfamiliaLilioideae
Generoa Tulipa
Linnaeus, 1753
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaktulipa
Habitatdry soil (en) Itzuli

Tulipa edo idi-bihotza (Tulipa) Liliaceae familiako landare-generoa da. Erraboildunak, bizikorrak eta lore ikusgarrikoak dira, lorezaintzan oso erabiliak. 150 espezie inguru ezagutzen dira eta hibrido asko ere daude, XVI. mendetik aurrera lorezainek espezie ugari gurutzatu baitituzte.

Jatorrizko izena persierazko lâleh du. Egun ere Kurdistanen halale eta Iranen eta Turkian lale deitzen diote.[1] Tulipa, berriz, otomandar turkierazko tülbend ("turbante") hitzetik dator.

Landare belarkarak eta erraboildunak dira. Zurtoin sinplea dute, batzuetan adarkatua, ia guztiz lurperatua. Lore aktinomorfikoak eta hermafroditak.

Espezieen jatorria Europan, Iparraldeko Afrikan eta Asian (Anatoliatik eta Irandik Txinako ipar-ekialderaino) dago. Dibertsitate handiena Pamir eta Hindu Kush mendietan eta Kazakhstango estepetan dago.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Errekondo, Jakoba. Durbantean bihotza. Argia, 2011ko irailak 25, CC BY-SA 4.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-3).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]