Garretson Warner Gibson (Baltimore, Maryland, 1832ko maiatzaren 20a - Monrovia, 1910eko apirilaren 26a) liberiar politikaria izan zen. Liberiako presidentea izan zen 1900etik 1904ra.

Garretson W. Gibson

14. Liberiako presidente

1900eko abenduaren 11 - 1904ko urtarrilaren 4a
William D. Coleman - Arthur Barclay
Minister of Foreign Affairs (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaBaltimore1832ko maiatzaren 20a
Herrialdea Liberia
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMonrovia1910eko apirilaren 26a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaTrue Whig Party (en) Itzuli

Estatu Batuetan jaio zen eta familiarekin Liberiara emigratu zuen 1845ean. Misiolari eskoletan ikasi ondoren, Marylandera itzuli zen teologia ikastera. Apaiztu ondoren, Monroviako Trinitateko eliza epikopaliarreko errektore izan zen.

William D. Coleman presidenteak Barne idazkari eta Estatu idazkari izendatu zuen. Colemanek dimisioa eman ondoren 1900ean, eta presidenteorderik ez zegoenez, Gibson izendatu zuten Liberiako presidente.

1903an britainiarrek Sierra Leonari liberiar lurraldea lagatzera behartu zuten. Estatubatuarrek beren gerraontziekin frantsesei eta britainiarrei lurraldearen lagapen gehiago eskatzea galarazi zieten.

Gibson Ameriketako Estatu Batuetan jaiotako azken presidente liberiarra izan zen.