Gorgonio Renteria

euskal idazlea

Gorgonio Renteria Leniz (Elantxobe, Bizkaia, 1868ko irailaren 9a - Baiona, Lapurdi, 1940ko urtarrilaren 27a) politikari jeltzalea eta euskal idazlea izan zen.

Gorgonio Renteria
Bizitza
JaiotzaElantxobe1868ko irailaren 9a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBaiona1940ko urtarrilaren 27a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 474

Bizitza

aldatu

Filipinetan pasa zituen hogei bat urte, merkataritza ontziko kapitain zela. 1897-1898 urte bitartean hainbat olerki eman zituen argitara, Euskalzale aldizkarian: Euskalzale-ri, Lora bateri, Amarentzat, Baserriko egun barria eta Urruntasuna. Ibaizabal aldizkarian ere idatzi zuen 1903tik aurrera.

Bere jaioterrira itzuli zelarik, politikan hasi zen, eta, 1916-1920 bitartean, Euzko JEL-Batzako Euskadi Buru Batzar eta Bizkai Buru Batzarreko lehendakari izan zen. Bizkaiko diputatu izan zen, bestalde, 1917an, eta Elantxobeko alkate hainbat aldiz. Artikulu ugari idatzi zuen Euzkadi, Ekin eta Gudari aldizkarietan. Espainiako Gerra Zibilean Baionara erbesteratu eta han hil zen handik denbora laburrera.

Bilduma

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu

Kanpo-estekak

aldatu



Aurrekoa
Ramon Bikuña
EBBko presidentea
Comunión Nacionalista Vasca
Fitxategi:Logopnv 4 (1).jpg

1917ko maiatzaren 27a - 1920ko martxoaren 7a
Ondorengoa
Ignacio Rotaetxe