Monica Simpson ekintzaile beltz queer, artista eta SisterSong Women of Color Reproductive Justice Collective erakundeko zuzendari exekutiboa da, zuriak ez diren emakumeen ugalketa-justizia lantzen duen Estatu Batutetako erakunderik handienekoa, hain zuzen ere.

Monica Simpson
Bizitza
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaJohnson C. Smith University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaktibista, executive (en) Itzuli, abeslaria eta idazlea
Jasotako sariak

Twitter: monicarsimpson Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Monica Raye Simpson Wingaten hazi zen, Ipar Carolinan. Askotan, neskato beltz bakarra zen ohore-klaseetan, horrek, bere esanetan beltzen eta emakumeen eskubideen aldeko aktibismorako bidera bultzatu zuen.[1]

Monica Simpson Komunikazioan lizentziatu zen Johnson C. Smith unibertsitatean, Historikoki Beltza izan den unibertsitatean (HBCU). Bertan, bai kampusaren barruan zein kanpoan, LGTBIQ+ eskubideen alde antolatu zen. Graduatu ondoren, Eragiketen Zuzendari eta Charlotte Lesbian & Gay Community Center-en lehen pertsona beltza izan zen. [2] Simpson Charlotte-ko Gay Beltzaren Harrotasuaren Ospakizunaren sortzaileetako bat izan zen, horregatik, National Black Justice Coalition eta Human Rights Coalition-engatik sariak jaso zituen.[2][3]

2010ean, Simpson Atlantara (Georgia) lekualdatu zen, SisterSong Women of Color Reproductive Justice Collective erakunde nazional multietnikoaren garapen-koordinatzaile bihurtzeko. Erakunde nazional horrek Estatu Batuetan koloreko emakumeentzako ugalketa-justiziaren aldeko mugimendua abiarazi zuen lehen aldiz. 2011ean koordinatzaile laguntzailea, 2012an bitarteko zuzendari exekutiboa eta 2013an zuzendari exekutiboa izatera iritsi zen.[2][4]

2014. urtean, Ginebran, Simpsonek Nazio Batuen Batzordearen aurrean arraza diskriminazioa ezabatzeko lekukotasuna eman zuen, SisterSong-ek, Center for Reproductive Rights (CRR) eta National Latina Institute for Reproductive Health elkarrekin sortutako txosten paralelo bat aurkeztuz. Txostenaren arabera, Estatu Batuak, biztanleria beltzaren arteko amen heriotza-tasaren krisiari ez ekitean, giza eskubideen nazioarteko itun bat urratzen ari zen. Batzordeak txosteneko gomendio guztiak onartu zituen, eta Estatu Batuei eskatu zien “sexu- eta ugalketa-osasunaren arloko arraza-desberdintasunak ezabatzeko eta estatu guztietan gertatzen diren ama- eta haur-heriotzei buruzko datuak biltzea sistema normalizatzeko, haurren eta amen heriotza-tasen arteko desberdintasunen arrazoiak identifikatu eta eraginkortasunez aztertzeko”.[5][6][4] Txosten paraleloa egin ondoren, SisterSong eta CRR-k Black Mamas Matter sortu zuten ama beltzen heriotza-tasari heltzeko. 2016an, Black Mamas Matter Alliance independizatu zen, Simpson Zuzendaritza Batzordeko kide izaten jarraitu zuelarik, eta, ondoren, aholku-batzordeko kide.[7]

2014. urtean, Simpsonek Artists United for Reproductive Justice sortu zuen. Honakoa, koloreko artistei, Estatu Batuetako kultura ugalketa-justiziarantz aldatzeko, artelanak sortzen laguntzen dien lehen programa izan zen.[8][2]

2016. urtean, Simpson Demokraten Konbentzio Nazionalaren Plataformaren Erredakzio Batzordearen aurrean hitz egiten zuen lehen bi ugalketa-justiziako liderretako bat izan zen, [9] orduan sartu zuelarik lehen aldiz Hyde Amendment-en indargabetzea plataforman.[10]

Sariak

aldatu

2014. urtean, Essence Magazine-k Eskubide Zibil Berrien Lideretako bat izendatu zuen Simpson.[1] 2015ean, Hands Up United-ek, eskubide zibilen eta genero-berdintasunaren aldeko borrokan aurrera egin zuten 14 emakume afroamerikarretako bat zelako ohoratu zuten [11] eta Planned Parenthood Federation of America's 99 Dream Keepers-etako bat izateagatik.[12] 2016. urtean, The Advocate aldizkariak 40 urtetik beherako 40 lider onenen artean izendatu zuen.[13] 2018an, Ms. Foundation Gloria [14] saria jaso zuen eta berriro ere Planned Parenthood Dream Keeper moduan aitortua izan zen.[15] BBCko 100 emakumeetako bat bezala ohoratu zen 2022ko abenduan.[16]

Artista

aldatu

Bere ama eta amona bezala, elizan gospel abesten hazi ondoren, Simpson oso gazteetatik izan da abeslaria. [17]  Antzerki-lanetan agertu da, hala nola For the Love of Harlem, Words the Isms, Walk Like a Man, The Vagina Monologues eta For Pink Girls.[2] 2015. urtean, bere lehen diskoa kaleratu zuen Revolutionary Love: The Live Recording.[17] Herrialde osoko ekitaldietan ere aritu da, besteak beste, Himno Nazionalaren eta Himno Beltz Nazionalaren kantuak, Martin Luther King Jr. doktorearen urteroko martxa eta kontzentrazioan Atlantan (GA) abestu ditu.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «The New Civil Rights Leaders» Essence. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":3" defined multiple times with different content
  2. a b c d e f (Ingelesez) «Team SisterSong» Sister Song. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":12" defined multiple times with different content
  3. «ART Artivist Monica Raye Simpson talks social justice, childhood - Gay Lesbian Bi Trans News Archive» Windy City Times.
  4. a b (Ingelesez) Villarosa, Linda. (2018-04-11). «Why America’s Black Mothers and Babies Are in a Life-or-Death Crisis» The New York Times ISSN 0362-4331.. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "Villarosa" defined multiple times with different content
  5. (Ingelesez) «Reproductive Injustice: Racial and Gender Discrimination in U.S. Health Care» Center for Reproductive Rights 2013-05-06.
  6. (Ingelesez) «Report: Racial Discrimination Severely Undermines Black Women's Health» Rewire.News.
  7. «About» Black Mamas Matter 2019.
  8. ISBN 9781936932047..
  9. .
  10. (Ingelesez) «Monica Simpson Testimony | User Clip | C-SPAN.org» www.c-span.org.
  11. (Ingelesez) «14 Black Women Who Advanced the Fight for Civil Rights and Gender Equality» HandsUp United.
  12. (Ingelesez) «An Evening Celebration with the #PPDreamKeepers» www.plannedparenthoodaction.org.
  13. (Ingelesez) «40 People Under 40 to Teach Us About Each Other» www.advocate.com 2016-01-04.
  14. .
  15. Ms Foundation for Women. (2018-05-08). Monica Simpson, Woman of Vision Acceptance Speech. .
  16. (Ingelesez) «BBC 100 Women 2022: Who is on the list this year?» BBC News.
  17. a b ♫ Revolutionary Love: The Live Recording - Monica Raye. Listen @cdbaby. .

Kanpo estekak

aldatu