Paolo Giovio (Isola Comacina, Comoko aintzira, 1483ko apirilaren 19a - Florentzia 1552ko abenduaren 11) italiar sendagile, historialari, biografo eta apaiza izan zen.

Paolo Giovio

elizbarrutiko apezpiku

1528ko urtarrilaren 13a - 1552ko abenduaren 11
Domenico Giacobazzi (en) Itzuli - Giulio Giovio (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Nocera Inferiore-Sarno (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaComo1483ko apirilaren 21a
HerrialdeaMilanerria
BizilekuaGiovio Bilduma
HeriotzaFlorentzia, 1552 (68/69 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaPaduako Unibertsitatea
Hizkuntzaklatina
italiera
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, biografoa, medikua, museologoa, humanista eta apezpiku katolikoa
Lantokia(k)Padua
Pavia eta Milan
Enplegatzailea(k)Erromako La Sapienza Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Bizitza

aldatu

1511n medikuntzan graduatu zen Paduan eta Comon egin zuen lan. Izurria hirira iritsi ondoren, Erromara joan zen 1513an. Han, Leon X.a Aita Santuak Filosofia Moraleko eta Filosofia Naturaleko katedradun izendatu zuen Erromako Unibertsitatean. Garai hartan saiakera historikoak idazten hasi zen eta oroitidazki bat idatzi zuen Leon aita santua hil ondoren.

1517an Giuliu di Giuliano de' Medici kardinalaren mediku pertsonal izendapena jaso zuen, gerora Klemente VII.a izango zena. Gioviok Klemente lagundu zuen Erromako sakean 1527an eta 1528an Nocera de' Paganiko gotzain izendatu zuten.

1536an hiribildu bat eraiki zen Aintziran, Museoa deitua. Bertan, militarren eta idazleen erretratuen bilduma erakutsi zuen.

 
Paolo Giovoren monumentua Francesco da Sangallo eskultorea, San Lorenzo Basilika, Florentzia

Historiarum sui temporis libri XLV izeneko historia garaikideko lan bat, bost gizon ospetsuren bizitza bilduma bat, Vitae virorum illustrium izenekoa, eta gerlari ospetsuen laudorioa, Elogia virorum bellica virtute illustrium izenekoa idatzi zituen.

Italiar gerren kronikari garrantzitsua izan zen. Skanderbegi buruz ere idatzi zuen eta Rafaelen lehen biografoa izan zen.

Lan hautatuak

aldatu

Giovio's notable work include:

Kanpo estekak

aldatu