Vicente Pérez Nestar
Vicente "Quico" Pérez Nestar (Arconada, Espainia, 1928ko urtarrilaren 22a - Donostia, Gipuzkoa, 2002ko abuztuaren 23a) futbolari profesionala izan zen. Palentziako herri txiki batean jaioa, Euskal Herrian eman zuen bere bizitzaren zatirik handiena.
Vicente Pérez Nestar | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Vicente Pérez Nestar | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Arconada, 1928ko urtarrilaren 22a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizilekua | Ordizia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Donostia, 2002ko abuztuaren 23a (74 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hobiratze lekua | Ordizia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Izengoitia(k) | Quico |
Bizitza
aldatuFabriciano Pérez Revilla eta Ricarda Nestar Frechillaren bost seme-alabetatik txikiena zen. Palentziako probintziakoa jaiotzez, Ordizian (Gipuzkoa) hazi zen, non bertako taldean sartuko zen, Ordizia Kirol Elkartean (garai hartan, Villafranca UC, orduko Ordiziaren izen ofiziala Villafranca de Ordicia baitzen). Geroago, Burgos Club de Fútbolera joan zen. 1953an Caracasko Deportivo Vascok fitxatu zuen, non Andrés Prietorekin bat egin zuen. Ondoren, biak fitxatu zituen Bartzelonako Espanyolek, non hiru denboraldiz aritu zen.[1] Alacanteko Hércules futbol klubean amaitu zuen karrera.[2][3]
Lore-denda bat ireki zuen denbora batez Ordizian, geltokiko kioskoaren ondoan.[4][5]