Carmen Muñoz Manzano

Bigarren Errepublikako maistra eta idazlea

Carmen Muñoz Manzano (Malpartida de Plasencia; Cáceres, 1906Coruña, 2002ko apirilaren 13a), Beatriz Galindo goitizenaz ere ezaguna, idazle espainiarra izan zen.[1][2]

Carmen Muñoz Manzano
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarmen Muñoz Manzano
JaiotzaMalpartida de Plasencia1906ko maiatzaren 14a
Herrialdea Espainia
HeriotzaCoruña2002ko apirilaren 13a (95 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Rafael Dieste (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
portugesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Izengoitia(k)Beatriz Galindo

Biografia

aldatu

Lehenbizi Salamancan eta gero Madrilen egin zituen Irakasle-ikasketak. 1933an Lehen Hezkuntzako Ikuskaritzan sartzeko oposizioa egin zuen eta Lugoko probintzian plaza lortu zuen. Ondoren, Caceresera itzuli zen, Valencia de Alcántarara, eta han Rafael Dieste idazlea ezagutu zuen. 1934an ezkondu egin ziren, biak misio pedagogikoen proiektuan parte hartzen zuten bitartean.

Espainiako Gerra Zibilaren amaieran, 1939an, Espainiatik irten eta Frantziako Saint Cyprien kontzentrazio-esparruan sartu zituzten. Handik irten ondoren, Argentinan, Mexikon eta Ingalaterran hogei urte baino gehiago eman ondoren, 1961ean Galiziara itzuli ziren behin betiko.

Rafael Dieste 1981ean hil zenean, Carmenek senarraren literatura- eta arte-ondarea antolatu eta sustatu zuen. Coruñan hil zen 2002ko apirilaren 13an, eta Rianxon lurperatu zuten.

  • Pirene. Introducción a la historia comparada de las literaturas portuguesa y española (1935). Fidelino de Figueiredorena, Carmen Muñozen itzulpena portugesetik.[3]
  • La Edad Media (1945)
  • Epistolario (2005)

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu