Miren Azkarate
Miren Karmele Azkarate Villar (Donostia, Gipuzkoa, 1955eko azaroaren 27a) euskal herritar hizkuntzalaria eta politikaria da.[1] Jelkidea, Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia, eta Donostiako Udaleko zinegotzia.[2] Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letretan lizentziaduna da, eta Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologian doktorea.[3]
Miren Azkarate | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Miren Azkarate Villar |
Jaiotza | Donostia, 1955eko azaroaren 27a (69 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Koldo Mitxelena Ibon Sarasola |
Doktorego ikaslea(k) | Miriam Urkia Gonzalez Maite Guerenabarrena David Lindemann Arantza Martinez Etxarri Alicia Fátima Gómez-Sánchez (en) Antton Elosegi Aldasoro |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta filologoa |
Lantokia(k) | Donostia eta Euskal Autonomia Erkidegoa |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Deustuko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
1992az gero euskaltzain osoa da. Lehenengo emakume euskaltzain osoa izan zen, Jean Haritschelharren zuzendaritzapean[4] (Lehenengo euskaltzain urgazle emakumezkoa Bakea Ziganda izan zen).
Irakaslea unibertsitatean (1978-2001 eta 2009-2023)
aldatu1978tik 1988ra, Deustuko Unibertsitateak Donostian duen Campuseko Euskal Filologia Fakultateko irakaslea izan zen Morfosintaxi eta Lexikologia irakasgaietan. Illinois-eko Unibertsitatean izan zen 1980 eta 1981ean, batez ere sintaxia eta semantika lantzeko.[5]
1988tik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Euskal Filologian katedraduna.
Euskal Herriko Unibertsitatearen administrazioan hainbat kargu bete ditu: dekanorde (1992-1995), Euskara batzordekide (1993-1997), 1996tik 1997ra, Euskarako errektoreordea izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Pello Salaburu errektorea zenean. EHUko Uda Ikastaroetako kontseilukide (1996-1997) eta 1997tik 2000ra, irakasleen errektoreorde postuan egon zen.
Euskarako errektoreordea zela, euskara karrera guztietan sartzeko EHUko euskara-plana diseinatu zen 1996an. Plana diseinatu zuen batzordeko partaideak Pilartxo Etxebarria, Laura Mintegi eta Iñaki Alegria izan ziren. 1996/97 ikasturtean 9.186 ikasle bakarrik ari ziren euskaraz ikasten EHUn (EHUn ikasten ari ziren ikasleen %15).[6][7]
EHUko Euskara Institutuaren idazkari izan zen 1996tik 2019an zuzendari izendatu zuten arte.[8] EHUko Gogo Elebiduna ikerketa taldeko kide da.[9]
2023an erretiroa hartu zuenean Miren Azkarateri esker onez liburua[10] argitaratu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak 42 ikertzailek idatzi zituzten 17 artikulurekin.[11]
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua eta Bozeramailea (2001-2009)
aldatu2001 eta 2005 bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko VII. legegintzaldian, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua izan zen Eusko Alderdi Jeltzalearekin. 2004an, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile kargua hartu zuen. Ondorengo VIII. legegintzaldian, 2005ean hasitakoan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburu eta eledun egon zen 2009ra arte.
2011tik Donostiako Udaleko zinegotzia da.
Ikerlaria
aldatu1987an "Hitz konposatuak euskaraz" izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen EHUn Koldo Mitxelena eta Ibon Sarasolaren zuzendaritzapean.[3] Urtebetean Azkue ikerketa saria irabazi zuen.[5]
Espezialista da euskal morfologian eta lexikologian. Lan eta ikerketa asko argitaratu ditu gai horien inguruan. UZEIren hiztegigintzan parte hartu zuen. Euralex europar elkarte lexikografikoaren kide da 1988tik.
Euskaltzaina
aldatuEuskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak 1983ko martxoaren 25ean eta Euskaltzain oso 1992ko apirilaren 24an.
Sarrera hitzaldia Jose Migel Barandiaranen bizitza eta lanaz irakurri zuen Donostian 1992ko azaroaren 27an.[13]
Euskaltzaindian batzorde hauetako kidea da: (1) Euskaltzaindiaren hiztegia. Adierak eta adibideak batzorde ahaldundua; (2) Gramatika batzordea; (3) Argitalpen batzordea; eta (4) Lege batzordea.[4] Jagon sailburu (1995-2000) gisa izandako ardurez gain, bereziki gramatikan (EGLU bilduma, 1985-2011) la egin du eta 1986tik hiztegigintzan (LEF, Hiztegi Batua) garatu du bere lana.
Euskaltzaindiaren Euskera (2009) agerkariko aholku batzordeko kide izateaz gain, beste hainbat aldizkari eta egunkaritan idatzi ditu artikuluak: ASJU, Mundaiz, Rivista di Grammatica Generativa, Bat Soziolinguistika Aldizkaria, Tantak, Berria, Gara, Deia, Erlea, eta abar.
2018an Euskaltzaindiak Euskara Batuaren 50 urteak ospatzeko antolatu zuen biltzarrean Azkarate kide izan zen Batzorde zientifikoan.[14][15]
Lehenengo emakume euskaltzain osoa
aldatu75 urte eta gero Euskaltzaindian sartu zen lehen emakumea izan zen. Sarrera hitzaldian, aurretik ere euskararen inguruko lan bikainetan arituak ziren emakumeak aipatu zituen, hala nola Katalina Eleizegi, Tene Mugika (Robustiana Mujika Egaña)... «Merituak bai ugari guztiek», adierazi zuen, «baina garaia ez zen izan egokia».[16] 30 urte geroago emakume euskaltzain osoak zortzi ziren (8 / 29): Sagrario Aleman, Aurelia Arkotxa, Miren Azkarate, MIren Agur Meabe Plaza, Miren Lurdes Oñederra, Castillo Suarez Garcia, Ana Toledo eta Miriam Urkia.
Lehen emakume euskaltzaina Bakea Ziganda izan zen, 1951ko otsailaren 23an izendatu zuten euskaltzain urgazle;[17] baina lehen euskaltzain osoa Miren Azkarate izan zen, 1992an.[18]
Euskararen dibulgatzailea
aldatuEuskal Telebistan aurkezle ibili zen, Patxi Altuna, Kike Amonarriz eta Andoni Egañarekin batera, Balinda[19] lehiaketan; euskararen inguruko azalpenak ematen zituen programan.
2000an EITBk Hizkuntza Aholkulari izendatu zuen. Bere iritzia oso kontuan hartu izan da euskararen erabilera telebistan eta irratian zaintzeko.[20] [21][22][23][24][25]
Idazlanak
aldatuEuskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean 112 dokumentu jaso dira, horien artean 26 artikulu, 37 hitzaldi eta 18 liburu.[26][27][28]
Hiztegiak
aldatu- Elhuyar Hiztegia: euskara-gaztelania, castellano-vasco. 4. argit. (2013, Elhuyar) Zuzendariak Miren Azkarate, Xabier Kintana eta Xabier Mendiguren Bereziartu euskaltzainak izan ziren; Antton Gurrutxaga eta Elixabete Etxeberria izan ziren zuzendari teknikoak.
- 2013 Elhuyar oinarrizko hiztegia: euskara-gaztelania, castellano-vasco 3. argit. [zuz. elkarlanean] (Elhuyar)
- 2013 Elhuyar hiztegi txikia: euskara-gaztelania, castellano-vasco 4. argit. [zuz. elkarlanean] (Elhuyar)
Liburuak
aldatu- Hiztegi juridikoa (2019, UPV/EHU)[29]
- Hitz-elkarketa/2 : LEF batzordearen emaitza [elkarlanean(2014, Euskaltzaindia)
- Euskal gramatika lehen urratsak. VI, (Mendeko perpausak-2, baldintzazkoak, denborazkoak, helburuzkoak, kausazkoak, kontseziozkoak eta moduzkoak (2005, Euskaltzaindia) Hainbatekin
- Las fronteras de la composición en lenguas románicas y en vasco (2004, Deustuko Unibertsitatea)
- Euskal morfologiaren historia (2001, Elkar) Patxi Altunarekin
- «Prefixation and the head-complement parameter» Morphological Analysis in Comparison (2000. John Benjamins Publishing Company) Lluisa Gràciarekin
- Euskal gramatika: lehen urratsak V (Mendeko perpausak-1, osagarriak, erlatiboak, konparaziozkoak, ondoriozkoak) )1999, Euskaltzaidia) Hainbatekin.
- Euskal gramatika: lehen urratsak II ( 1987 eta 1997, Euskaltzaindia) Hainbatekin
- Euskal gramatika: lehen urratsak IV (Juntagailuak) (1994, Euskaltzaindia) Hainbatekin
- Euskal gramatika: lehen urratsak I (1985 eta 1991, Euskaltzaindia) Hainbatekin
- Euskal gramatika: lehen urratsak III (1990, Euskaltzaindia) Hainbatekin
- Hitz elkartuak euskaraz (1990, Deustuko Unibertsitatea)[30]
- Euskal gramatika: lehen urratsak I (Eraskina) (1987, Euskaltzaindia) Hainbatekin
- Euskal gramatika: lehen urratsak I-II (Gai aurkibidea) (1987, Euskaltzaindia) Hainbatekin[31]
- Euskal gramatika: lehen urratsak (1985, Euskaltzaindia) Hainbatekin[32]
Artikulu zientifikoak
aldatuGogo elebiduna ikerketa taldeak Miren Azkareteren artikulu hauek hautatzen ditu:[35]
- Azkarate, M. (2022) ‘Euskara batuaren nondik norako linguistikoak’ in Arantzazutik mundu zabalera. Euskararen normatibizazioa: 1968-2018. Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarra. Iker bilduma, 40. Euskaltzaindia- Iberoamericana/Vervuert, 2 199-213.
- Azkarate, M. Perez Gaztelu, E. (2021) Procesos de estandarización: los casos del euskera y del gallego. Treballs de Sociolingüística Catalana, Volume 31, p. 81-94
- Azkarate, M. (2021) Gramatiken auzi batzuk. Euskera 2020, 65, 2, 257-281.
- Azkarate, M. (2020) Azurmendi: euskara batuaren bilbe eta irazki. Jakin.eus, martxoa-ekaina, pp. 207-220.
- Perez Gaztelu, E.; Azkarate, M. (2020) Euskara estandarrak bernakularizazio aldian. In Iñaki Camino, Xabier Artiagoitia, Irantzun Epelde eta Koldo Ulibarri (ed.) Eibartik Zuberoara euskalkietan barrena. Koldo Zuazori gorazarre. Bilbo: UPV/EHU. 601-616.
- Azkarate, M. (2019) Adjektibo erreferentzial ala erreferentzia-adjektibo? Euskaltzaindiaren gomendio baten hariari tiraka. Epelde, Irantzu & Oroitz Jauregi (eds) Bihotz ahots. M.L. Oñederra irakaslearen omenez 2019, Universidad del País Vasco, pp. 99-113.
- Azkarate, M. & Basaguren, A. (2019) Lege-hizkera euskaraz: begiratu bat historian zeharrekoari eta zenbait gogoeta XXI. Mendekoaz. Itziar Laka (Arg.) Hitzak Sarean, EHUko Argitalpen Zerbitzua, 25-46.
- Azkarate.; M. & Lindemann, D. (2018) Basque Lexicography and Purism. International Journal of Lexicography. DOI: doi.org/10.1093/ijl/ecy00
- Azkarate, M. (2015) Euskal lexikografia: kodetzetik garatzera. In Fernández, B. & Salaburu, P. (Eds.). Ibon Sarasola, Gorazarre. Homenatge, Homenaje. Bilbao: UPV/EHU, pp. 119-136.
- Azkarate, M. (2015) Euskal terminologia XXI mendean. Terminàlia 12, pp. 60-62.
- Azkarate, M.; Pérez Gaztelu, E. (2014) Hitz-Elkarketa/2. Bilbo: Euskaltzaindia. ISBN: 978-84-95438-92-8.
- Azkarate, M. (2014) Hain zuzen (ere). In Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua (UPV/EHU), Bilbao, ISBN: 978-84-9082-060-5. pp. 273-293.
- Azkarate, M. (2014) Arrue proiektua: 2011ko ebaluazio diagnostikoaren irakaspenak. Ikasleak hiztun 2011ko ARRUE proiektua. pp. 203-208. ISBN: 978-84-457-3315-8.
- Azkarate, M. (2013) Hain zuzen (ere) diskurtso-markatzailea: lokailu ala operadore?. In Gomez, Ricardo & Ezeizabarrena, Maria Jose (Eds.). Eridenen du zerzaz kontenta. Sailkideen omenaldia Henrike Knörr irakasleari (1947-2008). Bilbo: UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzua, pp.191-207.
- Azkarate, M. (2012). The Current Situation of the Basque Language: Speakers. In Pello Salaburu & Xabier Alberdi (Eds.) The Challenge of a Bilingual Society in the Basque Country. Reno: University of Nevada. pp. 113-136. ISBN: 978-1-935709-30-5.
- Azkarate, M. (2009) Du Contrat Social-etik Gizarte Hitzarmen-era edo nominalizazioen eragina diskurtso berezituetan. Beñat Oihartzabali Gorazarre – Fetschrift to Bernard Oyharçabal, ASJU, XLIII.; In R. Etxepare, J. Lakarra (eds.) Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, 137-158.
- Azkarate, M. (2008) Hiztegigintza eta euskararen normalkuntza. Euskalgintza XXI. mendeari buruz. XV. Biltzarra Iker-19, Euskaltzaindia, 171-182.
- Azkarate, M. (2008) Hitz-elkarte sintetikoen argumentuak eta gertaerak. Jean Haritschelhar-i omenaldia. Euskaltzaindia, 117-134.
- Azkarate, M. (2008) Gertaera- eta emaitza-izenak. Gramatika jaietan Patxi Goenagaren omenez. “Julio Urkixo” Euskal Filologia Mintegiaren Urtekariaren Gehigarriak. In X. Artiagoitia & J. Lakarra (eds.). Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, 93-106.
- Perez Gaztelu, E., Contreras J.M., Gràcia L., Rafel J., Roca F., Suñer A., Turon L., Azkarate M., Odriozola J.C., Zabala I. (2004). Las fronteras de la composición en lenguas románicas y en vasco. In Perez Gaztelu E., Zabala I, Gràcia L. (eds). Universidad de Deusto, 109-160.
- Azkarate M., Altuna P. (2001) Euskal morfologiaren historia. Elkarlanean. Donostia. ISBN: 8483317702.
- Azkarate, M., Gràcia, L. (1995). Agentivity and Modality in Deverbal Adjectives in Basque and in Catalan. Rivista di Grammatica Generativa, 3-32.
- Azkarate, M. (1991). Basque Lexicography, Wörterbücher. Dictionaries. Dictionnaires Berlin/New York: Walter de Gruyter, 2371-2375.
- Azkarate, M. (1993). Basque Compound Nouns and Generative Morphology: some Data. Generative Studies in Basque Linguistics. In Ortiz de Urbina J. & Hualde J.I., (eds.). Amsterdam/Philadelphia: John Benjamins. 221-242.
- Azkarate, M. (1990) Hitz Elkartuak euskaraz. Universidad de Deusto. ISBN: 84-86897-09-2.
Sariak eta errekonozimenduak
aldatu- 1988: Bilbo Aurrezki Kutxak Resurreccion Maria Azkue ikerketa saria eman zion urte berean euskarazko doktore tesiagatik.[36]
- 1993: Donostiako Udalaren herritar merezimenduaren domina.
- 1995: Udako Euskal Unibertsitateko irekiera ekitaldiko hitzaldia: "Hizkuntz ereduak".[37]
- 2000: Hizkuntza Aholkulari izendatu zuen EITBk.
- 2023: Miren Azkarateri esker onez liburua argitaratu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak. David Lindemann-ek egin zituen editore lanak, 42 ikertzailek idatzi zituzten 17 artikuluak koordinatzeko.[34]
Kritika politikoak
aldatu2009. urtean, Ze Esatek! musika taldeak Maite zaitut Miren Azkarate izenburuko abestia plazaratu zuen moduan, orduan Azkaratek zuzentzen zuen Kultura Sailaren eta Javier Madrazok zuzentzen zuen Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailaren eskutik Kepa Junkerari hiru disko editatzearen truke 700.000 eurotik gorako diru laguntza emateagatik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Azkarate, Miren» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ «Jon Insaustik Miren Azkarate ordezkatuko du Donostiako Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi karguan. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ a b Azkarate Villar, Miren. «Hitz konposatuak euskaraz» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b «Azkarate, Miren» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ a b «Azkarate: "Barandiaran ordezkatzeak markatuko dit euskaltzain izaera" - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-16).
- ↑ Fernandez, Luis. (1998-02-15). «IKASKETA PLAN BERRIAK ONARTU ZIRENEAN EHU-N EUSKARA EZ ZEN IA KONTUAN HARTU. Azkarate:«Hezkuntza Sailarekin kontsentsuatu behar da Plana»» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
- ↑ «Azkarate: «Hezkuntza Sailarekin kontsentsuatu behar da Plana - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
- ↑ Goikoetxea, Garikoitz. «Miren Azkaratek zuzenduko du EHUko Euskara Institutua» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-16).
- ↑ MIREN AZKARATE ». (Noiz kontsultatua: 2022-10-16).
- ↑ David Lindemann, (arg.). «Miren Azkarateri esker onez» EHU argitalpen zerbitzu elektronikoak: 364 orrialde guztira. ISBN 978-84-1319-537-7..
- ↑ «Miren Azkarate miretsiz» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2023-06-10).
- ↑ (Ingelesez) «Wikimedia+Education Conference 2019/Programme - Meta» meta.wikimedia.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
- ↑ Azkarate, Miren. «Miren Azkarate Villar Euskaltzaindian sartzea» (PDF) Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ «Une historiko baten lekuko» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
- ↑ Gràcia, Lluïsa; Azkarate, Miren. (2000). «Prefixation and the head-complement parameter» Morphological Analysis in Comparison (John Benjamins Publishing Company): 61. ISBN 978-90-272-3708-8. (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ «Azkarate: "Barandiaran ordezkatzeak markatuko dit euskaltzain izaera" - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-16).
- ↑ Anton Ugarte Muñoz (2018) Gerraosteko Euskaltzaindiaren historia kulturala (1936-1954). Bilbo, EHU, Euskaltzaindia. ISBN 978-8490829158. 231. or.
- ↑ Zabaleta, Patxi. «Lehen emakume euskaltzaina» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
- ↑ Aritz Galarraga. Berria. 2013-05-15 Galarraga, Aritz. (2013-05-15). «Balinda» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-05-17).
- ↑ «site:www.eitb.eus/eu/ miren azkarate - Google Bilaketa» www.google.es (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ «Azkarate eta Oñederra euskaltzain osoekin elkarrizketa» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ «Azkarate, Euskararen Egunaz: ‘Ez baldin badago, euskarak behar ez duelako, hobeto’» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ «Gazteei motz geratzen zaie euskara batua harremanetarako» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ «Miren Azkaratek telebistan bizitako uneak birpasatu ditu 'Gure Kasa'n» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ «Miren Azkarate: 'Lau egunez Guardia Zibilaren torturak jasan nituen'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ «Miren Azkarate Villar :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ Euskaltzaindia. «Miren Azkaratek gidatuko du Chicagoko Unibertsitateko Koldo Mitxelena Katedraren ikastaro berria» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ Azkarate, Miren. (PDF) Miren Azkarate Curriculuma. (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen hiztegi juridikoa. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Servicio Editorial D.L. 2019 ISBN 978-84-13-19091-4. PMC 1130194749. (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ Azkarate Villar, Miren.. (1990). Hitz elkartuak euskaraz. Universidad de Deusto ISBN 84-86897-09-2. PMC 637201055. (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ Euskal gramatika Lehen urratsak. Euskaltzaindia 1987-2011 ISBN 84-85479-75-0. PMC 490132208. (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ Real Academia de la lengua vasca.. (1985). Euskal gramatika : Lehen Urratsak. Institución Príncipe de Viana ISBN 84-235-0687-8. PMC 625671776. (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ Mitxelena, Koldo. (2022). «Scholia, zuhaitz akademikoa» Scholia (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
- ↑ a b Lindemann, David. (2023). «Miren Azkarateri esker onez» web-argitalpena.adm.ehu.es ISBN 978-84-1319-536-0. (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
- ↑ MIREN AZKARATE. Gogo Elebiduna. UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2022-10-16).
- ↑ Artetxe, Karmele 1976-. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-374-1. PMC 907050485. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
- ↑ Amigot, Nerea. (1995-07-18). «Aurkezpen ekitaldiak hasiera eman dio UEUko Uñeko XXIII.ikastaroei» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Miren Azkarateren profila Eusko Jaurlaritzaren webgunean
- Miren Azkarate. Gogo elebiduna ikerketa taldeko kidea
- Miren Azkarate Inguma datu-basean
- https://web-argitalpena.adm.ehu.es/pasa_pdf.asp?File=UFGPD235377
- Miren Azkarateri esker onez liburua pdf formatuan (UPV/EHU, 2023). David Lindemann-ek egin zituen editore lanak (42 ikertzaile eta 17 artikulu).
Aurrekoa Josu Jon Imaz |
Eusko Jaurlaritzako bozeramailea 2004tik - 2009ko maiatzaren 9ra |
Ondorengoa Idoia Mendia |
Aurrekoa Mari Karmen Garmendia |
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua 2001-2009 |
Ondorengoa Blanca Urgell |