Penélope Cruz

aktore espainiarra

Penélope Cruz Sánchez —laburtuta, Pe ezizenaz ere ezaguna[1][2][3]— (Alcobendas, Madril, Espainia, 1974ko apirilaren 28a) aktorea da. 2008ko emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen, eta hiru Goya, BAFTA bat eta David di Donatello saria ere eskuratu ditu.

Penélope Cruz

(2024)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPenélope Cruz Sánchez
JaiotzaAlcobendas1974ko apirilaren 28a (50 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaEduardo Cruz
AmaEncarna Sánchez
Ezkontidea(k)Javier Bardem  (2010eko uztaila -
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista aurkezlea, zinema aktorea, telebista-aktorea, aurkezlea, ahots-aktorea, argazkilaria eta film-zuzendaria
Altuera1,68 metro
Jasotako sariak

penelope-cruz.org
IMDB: nm0004851 Allocine: 3614 Rottentomatoes: celebrity/penelope_cruz Allmovie: p186999 TCM: 41791 Metacritic: person/penelope-cruz TV.com: people/penlope-cruz
Facebook: PenelopeCruzOfficial Twitter: PenelopeCruzOfi Instagram: penelopecruzoficial Souncloud: penelopecruzofficial Spotify: 1zvro5ZPlWWt4AgRH2EZta iTunes: 438656425 Last fm: Penélope+Cruz Musicbrainz: 1d89d17d-7224-4ae2-bd74-87cececc164f Discogs: 2920892 Allmusic: mn0000261171 Deezer: 336699 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu
 
Penelope Cruz eta Pedro Almodóvar
 
Javier Bardem

Penélope Cruz Sanchez 1974ko apirilaren 28an jaio zen Alcobendasen (Madril). Aita Eduardo Cruz extremadurar auto saltzailea zen, eta ama, berriz, Encarna Sánchez, andaluziar ile-apaintzailea. Pe izan zen senideetan zaharrena, ondoren, Mónica eta Eduardo etorri zirelarik. Serraten abesti batetik datorkio izena Peneloperi.

Neskatxak Juan XXIII.a ikastetxean ikasi zuen, baina berehala piztu zitzaion arte eta interpretaziorako zaletasuna, batez ere, 13 urte zituenean, Pedro Almodóvarren ¡Átame! filma ikusteko aukera izan zuenean. Victoria Abril ikusita, Pedro Almodóvarrekin lan egitea izan zen handik aurrera bere amets nagusia eta horretarako prestatzeari ekin zion gogor. 9 urtez aritu zen Madrilgo Kontserbatorio Nazionalean ballet klasikoa ikasten, beste 4 urtez dantza hobetzen eta hainbat ikastaro New Yorken, Cristina Rotaren eskolan, eta 3 gehiago Ángela Garridoren balletean. Raúl Caballerorekin ere egin zituen jazz dantza ikastaroak eta, aldi berean, interpretazioa ikasi eta proba eta castingetara aurkezten joan zen, aktore lanean hasteko gogoz.

Mecanoren La fuerza del destino bideoklipean ikusi genuen lehen aldiz. 200 neskatxen artean aukeratu zuten eta, 1,66 besterik neurtzen ez duen arren, leku izugarria hartu zuen Nacho Canoren bihotzean.

Ondoren etorri zitzaion Telecincon, Jesús Vázquezekin batera, nerabeei zuzendutako La quinta marcha aurkezteko aukera eta baita Jaime Chavarrik zuzendu zuen Serie Rosaren kapitulu batean ere parte hartu zuen.

Lana eta ospea

aldatu
 
Penelope Cruz, 2003an
 
Penelope Cruz
 
Penelope Cruz

1990ean egin zuen Penélopek lehen filma eta Rafael Alcázarren El laberinto griego izan zen.

1992an, Jamón, jamón egin zuen Bigas Lunarekin. Monegrosen grabatu zuten (Zaragoza, Aragón) eta erotismoz beteriko lana izan zen hura. Javier Bardem eta Jordi Mollá gazteek ere egin zuten lan honetan eta Penélopek Goya Sarien VII. edizioan izendapena jaso zuen.

1992an, Lola Del Moreno izan zen Timothy Dalton protagonista zen Framed serieko kapitulu batean lan egin zuen eta, 1993an, Oscar Saria irabaziko zuen Fernando Truebaren Belle Époque egin zuen Portugalen -1983an José Luis Garciren Volver a empezar filmak lortu zuenetik, bigarrena izan zen Espainian-. Ariadna Gil, Jorge Sanz, Agustín González, Chus Lampreave edo Fernando Fernán Gómez izan zituen kide, beste batzuen artean, eta Penélopek Jamón, jamón filmean emandako irudi erotikoa uxatu zuen, Bigarren Errepublika garaiako neskatxa umil eta xaloa interpretatuz.

Lan gehiago etorri ziren 90. hamarkadan: Por amor, sólo por amor, La rebelde, Todo es mentira, Entre rojas, Allegro ma non troppo, Hablando con los ángeles edo El efecto mariposa entre otras.

1996an, Gerardo Veraren La Celestina egin zuen Terele Pávez, Juan Diego Botto edo Maribel Verdúrekin batera.

Manuel Gómez Pereiraren El amor perjudica seriamente la salud ere egin zuen eta arrakasta handia lortu zuen harekin.

Urte askotan egin zion bilutsik grabatzeari uko eta paper ugari galdu zuen horregatik, Días contados edo Un paseo por las nubes y Tierra. Jamón, jamón egin zuenetik Abre los ojos etorri zen arte ez zen berriro bilutsik agertuko.

Amenábar eta Almodóvar

aldatu

Aurreko lanen arrakastaren ondoren, bere ametsa betetzeko aukera izan zuen eta, 1997an, papertxo bat lortu zuen Pedro Almodóvarrekin. Javier Bardem, Liberto Rabal, José Sancho eta Ángela Molina protagonista zituen Carne trémula filma zen hura.

1997an, Sofía izan zen Alejandro Amenábarren Abre los ojos filmean, beste batzuen artean, Eduardo Noriega eta Fele Martínezen ondoan lan egin zuelarik. Arrakasta itzela izan zuen.

1998an, La niña de tus ojos ("Zure neskato begikoa") egin zuen Fernando Truebarekin eta berarekin izan ziren Antonio Resines, Jorge Sanz, Loles León, Rosa María Sardá edo Santiago Segura. Goya Sarien XIII. edizioan eta beste sari batzuetan ere balio handia eman zioten Peneloperen lanari. Europar zinearen sarietan ere izendatu zuten.

Hollywood

aldatu

Azkenean, Almodóvarren lanetan sartu zen eta Todo sobre mi madre filmean HIESak jotako transexual batekin harremanetan hasiko den moja baten papera egingo du. Oscarrerako lana izango zen hura ere.

2000n, AEBetan zegoen, jada, eta All the pretty horses egin zuen Matt Damonen ondoan, La mandolina del capitán Corelli Nicolas Cagen ondoan edo Vanilla Sky Tom Cruisekin edo Blow Johnny Deppekin. Tom Cruisen bikotekidea izateak ate asko ireki zion han, baina europar zineak ekarriko zizkion kritika hoberenak

2004an, No te muevas egin zuen. Gainera, David di Donatello saria irabazi zuen, eta Goyarako izendapena ere bai.

2006an, Volver egin zuen Pedro Almodóvarrekin eta Canneseko Zinemaldian garaile izan zen beste artistekin batera: Carmen Maura, Chus Lampreave, Lola Dueñas, Blanca Portillo eta Yohana Cobo. Film horrekin, 2007ko urtarrilaren 23an, Oscar Sarietako izendapena lortu zuen Judi Dench, Meryl Streep, Kate Winslet eta Helen Mirrenekin lehian. Azken honek irabaziko zion The Queenen egindako lanagatik.

2007ko urtarrilaren 28an, Penélope Cruzek bigarren Goya irabaziko zuen Volverren Raimunda izateagatik. Lan berak jaso zuen 2006ko urrian Hollywood Awards saria.

Elegy egin zuen gero, Isabel Coixeten zuzendaritzapean eta Ben Kingsleyren ondoan.

Woody Allen

aldatu

Woody Allenen Vicky Cristina Barcelona egin zuen Javier Bardem, Scarlett Johansson edo Rebecca Hallekin batera. 2007ko udan egin zuten Avilés (Asturias) eta Bartzelonan eta oso ondo saldu zen, kritika onak lortuz, bai Espainian eta baita kanpoan ere. Berriro etorri ziren izendapenak, baina Kate Winsletek hartu zion aurrea Urrezko Globoetan eta bakoitzak berea lortu zuen Oscar Sarietan. 2009 izan zen Peneloperen ibilbidearen kontsolidazioa. 3. Oscar Saria lortuta zuen, jada.

Oscar Sarietarako 3. izendapena izango zuen hau. 2009an egingo zuten lan hau Rob Marshallen izendapenean. Ondo lagunduta dago film honetan: Daniel Day Lewis, Marion Cotillard, Sophia Loren, Judi Dench edo Nicole Kidman ziren bertan eta, nola ez, Kate Hudson ere bai. Oraingoan ere, beste sari batzuz gain, Urrezko Globoetarako ere izendatuko zuten.

2009an estreinatu zuten 2006an Adrien Brodyrekin batera egindako Manolete, arazo ekonomikoek atzeratu baitzuten momentu hura.

2010ean, azken 2 hamarkadetako Oscar sarietan agertu direnen artean hoberen jantzi dena kontsideratu zuten eta 2007ko edizioan soinean eraman zuen Versacea ezin da erraz ahaztu.

2010ean, Sex and the City 2 ere egin zuen, Carmen interpretatuz.

Telebista

aldatu
  • Jaime Chávarriren Ella y él.
  • Ricardo Palaciosen Crónicas Urbanas.

Antzerkia

aldatu
  • Marta Montblancen Don Juan.

Bizitza pertsonala

aldatu

Barazkijalea omen da eta ez omen du alkoholik kontsumitzen.

Lau hizkuntza hitz egiten ditu: ingelesa, frantsesa, italianoa eta gaztelera.

Lagun onak egin ditu munduan, Scarlett Johansson, Ashton Kutcher eta Shakira tartean.

Harreman asko ezagutu zaizkio Peri Nacho Canorekin hasi zenetik. Jamón, jamón egin zuenean hasi omen zen Javier Bardemekin, baina hantxe geratu zen hura ere.

Tom Cruisekin lotu zenean, nazioarteko prentsara egin zuen salto eta, harreman hura bukatu zenean, Matthew McConaughey ezagutu zuen Sahararen filmazioan.

Lagun gehiago ere esleitu dio prentsak, baina 2010eko uztailaren 14an, Javier Bardemekin dago ezkonduta eta familia izan dute, jada.

Filmografia

aldatu

Zinema

aldatu

Taula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):

Urtea Filma Zuzendaria Ekoizlea Izenburuak (es,fr)
1989 La fuerza del destino -- --
1992 Belle Époque Fernando Trueba --
1992 Jamón Jamón Bigas Luna -- gaztelaniaz: Jamón, jamón frantsesez: Jambon, Jambon
1993 The Rebel Aurelio Grimaldi -- gaztelaniaz: La rebelde frantsesez: La ribelle
1993 The Greek Labyrinth Rafael Alcázar Impala Studios gaztelaniaz: El laberinto griego
1993 For Love, Only for Love Giovanni Veronesi Filmauro gaztelaniaz: Por amor, sólo por amor frantsesez: Per amore, solo per amore
1994 Alegre ma non troppo Fernando Colomo -- frantsesez: Mi-fugue mi-raisin
1994 Todo es mentira Álvaro Fernández Armero --
1995 Entre rojas Azucena Rodriguez Pomeda --
1995 El efecto mariposa Fernando Colomo -- frantsesez: L'Effet papillon
1996 La Celestina Gerardo Vera --
1996 Not Love, Just Frenzy Alfonso Albacete -- gaztelaniaz: Más que amor, frenesí frantsesez: Más que amor, frenesí
1996 Brujas Álvaro Fernández Armero --
1997 Live Flesh Pedro Almodóvar El Deseo gaztelaniaz: Carne trémula frantsesez: En chair et en os
1997 Open Your Eyes Alejandro Amenábar Lionsgate UK gaztelaniaz: Abre los ojos frantsesez: Ouvre les yeux
1997 A Corner of Paradise Peter Ringgaard -- gaztelaniaz: Una esquina del paraíso
1997 Love Can Seriously Damage Your Health Manuel Gómez Pereira -- gaztelaniaz: El amor perjudica seriamente la salud frantsesez: L'amour nuit gravement à la santé
1998 The Girl of Your Dreams Fernando Trueba Lolafilms gaztelaniaz: La niña de tus ojos frantsesez: La Fille de tes rêves
1998 The Man with Rain in His Shoes Maria Ripoll -- gaztelaniaz: Lluvia en los zapatos frantsesez: If Only...
1998 Don Juan Jacques Weber --
1998 Talk of Angels Nick Hamm --
1998 The Hi-Lo Country Stephen Frears Working Title Films gaztelaniaz: Hi-Lo Country
1999 Volavérunt Bigas Luna Televisión Española
1999 All About My Mother Pedro Almodóvar El Deseo gaztelaniaz: Todo sobre mi madre frantsesez: Tout sur ma mère
2000 All the Pretty Horses Billy Bob Thornton Miramax frantsesez: De si jolis chevaux
2000 Woman on Top Fina Torres Searchlight Pictures frantsesez: Amour, Piments et Bossa nova
2001 Vanilla Sky Cameron Crowe Cruise/Wagner Productions
2001 Captain Corelli's Mandolin John Madden StudioCanal gaztelaniaz: La mandolina del capitán Corelli frantsesez: Capitaine Corelli
2001 Blow Ted Demme New Line Cinema
2001 Don't Tempt Me Agustín Díaz Yanes -- gaztelaniaz: Sin noticias de Dios frantsesez: Sans nouvelles de Dieu
2002 Waking Up in Reno Jordan Brady Miramax frantsesez: Une chambre pour quatre
2003 Fanfan la Tulipe Gérard Krawczyk --
2003 Gothika Mathieu Kassovitz Columbia Pictures
2003 Masked and Anonymous Larry Charles BBC Film gaztelaniaz: Anónimos
2004 Don't Move Sergio Castellitto Medusa Film gaztelaniaz: No te muevas frantsesez: À corps perdus
2004 Noel Chazz Palminteri -- frantsesez: Noël
2004 Head in the Clouds John Duigan -- frantsesez: Nous étions libres
2005 Sahara Breck Eisner Bristol Bay Productions
2005 Chromophobia Martha Fiennes -- gaztelaniaz: Alta sociedad
2006 Bandidas Joachim Rønning 20th Century Studios
2006 Volver Pedro Almodóvar El Deseo
2007 Manolete Menno Meyjes --
2007 The Good Night Jake Paltrow --
2008 Vicky Cristina Barcelona Woody Allen Mediapro
2008 Elegy Isabel Coixet Lakeshore Village Entertainment frantsesez: Lovers
2009 G-Force Hoyt Yeatman Walt Disney Pictures frantsesez: Mission-G
2009 Broken Embraces Pedro Almodóvar El Deseo gaztelaniaz: Los abrazos rotos frantsesez: Étreintes brisées
2009 The Cannibalistic Councillor Pedro Almodóvar -- gaztelaniaz: La concejala antropófaga frantsesez: La Conseillère anthropophage
2009 Nine Rob Marshall The Weinstein Company
2010 Sex and the City 2 Michael Patrick King New Line Cinema
2011 Pirates of the Caribbean: On Stranger Tides Rob Marshall Walt Disney Pictures frantsesez: Pirates des Caraïbes : La Fontaine de Jouvence
2012 To Rome with Love Woody Allen MFE - MediaForEurope
2012 Woody Allen: A Documentary Robert B. Weide --
2012 Venuto al mondo Sergio Castellitto Medusa Film gaztelaniaz: Volver a nacer frantsesez: Venir au monde
2013 The Counselor Ridley Scott 20th Century Studios frantsesez: Cartel
2013 I'm So Excited Pedro Almodóvar El Deseo gaztelaniaz: Los Amantes Pasajeros frantsesez: Les Amants passagers
2015 Ma Ma Julio Médem Morena Films gaztelaniaz: Ma ma frantsesez: Ma ma
2016 The Queen of Spain Fernando Trueba -- gaztelaniaz: La reina de España frantsesez: La Reine d'Espagne
2016 Zoolander 2 Ben Stiller PolyGram Filmed Entertainment
2016 Grimsby Louis Leterrier Village Roadshow Pictures
2016 Bigas x Bigas -- --
2017 Murder on the Orient Express Kenneth Branagh 20th Century Studios gaztelaniaz: Asesinato en el Orient Express frantsesez: Le Crime de l'Orient-Express
2017 Loving Pablo Fernando León de Aranoa -- frantsesez: Escobar
2018 Everybody Knows Asghar Farhadi -- gaztelaniaz: Todos lo saben
2019 Wasp Network Olivier Assayas -- gaztelaniaz: La red avispa frantsesez: Cuban Network
2019 Pain and Glory Pedro Almodóvar El Deseo gaztelaniaz: Dolor y gloria frantsesez: Douleur et Gloire
2021 Official Competition Gastón Duprat The Mediapro Studio gaztelaniaz: Competencia oficial frantsesez: Compétition officielle
2021 Parallel Mothers Pedro Almodóvar El Deseo gaztelaniaz: Madres paralelas frantsesez: Madres paralelas
2022 The 355 Simon Kinberg Freckle Films gaztelaniaz: Agentes 355 frantsesez: 355
2022 L’immensità Emanuele Crialese Warner Bros. gaztelaniaz: L'immensità frantsesez: L'Immensità
2022 On the Fringe Juan Diego Botto Morena Films gaztelaniaz: En los márgenes frantsesez: À contretemps
2023 Ferrari Michael Mann --
2025 The Bride! Maggie Gyllenhaal Warner Bros. gaztelaniaz: The Bride frantsesez: The Bride

Pertsonaiak eta sariak

aldatu
Urtea Izenburua Papera Oharrak
1992 Jamón, jamón Silvia Goya Sarietarako hautagaia.
Belle Époque Luz
1997 El amor perjudica seriamente la salud Diana gaztea / Dianaren alaba
Abre los ojos Sofía
Carne trémula Isabel Plaza Caballero
1998 La niña de tus ojos Macarena Goya Sariaren irabazlea
Don Juan Mathurine
1999 Todo sobre mi madre Arreba María Rosa Sanz
2000 All the Pretty Horses Luisa
Woman on Top Isabella Oliveira
2001 Blow Mirtha Jung
Bendito infierno Carmen Ramos
Captain Corelli's Mandolin Pelagia
Vanilla Sky Sofia Serrano
2003 Fanfan la tulipe Adeline La Franchise
Gothika Chloe Sava
2004 Head in the Clouds Mia
Non ti muovere Italia David di Donatello Sariaren irabazlea. Goya Sarietarako hautagaia.
Noel Nina Vasquez
2005 Sahara Eva Rojas
2006 Chromophobia Gloria
Bandidas María Álvarez
Volver Raimunda Oscar Sarietarako hautagaia. Goya Sariaren irabazlea.
2007 The Good Night Anna
Manolete Antoñita "Lupe" Sino
2008 Elegy Consuela Castillo
Vicky Cristina Barcelona María Elena Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria. Goya Sariaren irabazlea.
2009 G-Force Juarez (ahotsa)
Nine Carla Oscar Sarietarako hautagaia.
Los abrazos rotos Magdalena Goya Sarietarako hautagaia.
2010 Sex and the City 2 Carmen García Carrión
2011 Pirates of the Caribbean: On Stranger Tides Angelica
2012 To Rome with Love Anna
Venuto al mondo Gemma Goya Sarietarako hautagaia.
2013 Los amantes pasajeros Jessica
The Counselor Laura
2014 The Boxtrolls Winnie Portley-Rind (ahotsa) Gaztelaniazko bikoizketa
2015 Ma ma Magda Goya Sarietarako hautagaia.
2016 Zoolander 2 Valentina Valencia
Grimsby Rhonda George
La reina de España Macarena Granada Goya Sarietarako hautagaia.
2017 Loving Pablo Virginia Vallejo Goya Sarietarako hautagaia.
Murder on the Orient Express Pilar Estravados
2018 Todos lo saben Laura Goya Sarietarako hautagaia.
2019 Dolor y gloria Ama gaztea Goya Sarietarako hautagaia.
Wasp Network Olga Gonzalez
2021 Madres paralelas Janis Oscar Sarietarako hautagaia

Goya Sarietarako hautagaia

Telebista

aldatu
Urtea Izenburua Papera Oharrak
1991 Série rose Javotte Atala: "Elle et lui"
1992 Framed Lola Del Moreno 3 atal
2018 The Assassination of Gianni Versace: American Crime Story Donatella Versace 5 atal. Primetime Emmy Sarietarako hautagaia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Rebecca MURRAY: «Penelope Cruz Biography», About.com Guide
  2. Mábel GALAZ: «Pe y Bardem sellan su historia de amor en Bahamas», El País, 2010-07-14.
  3. «Penelope Cruz: la "Pe" comme passion», Marie-Claire.

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Penélope Cruz