Edukira joan

Margaret Rutherford

Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:37, 3 urtarrila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Margaret Rutherford

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMargaret Taylor Rutherford
JaiotzaLondres1892ko maiatzaren 11
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaChalfont St Peter1972ko maiatzaren 22a (80 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Alzheimerra
Familia
AitaWilliam Rutherford Benn
Ezkontidea(k)Stringer Davis  (1945 -  1972)
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Dramatic Art
Wimbledon High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkaraktere aktorea, antzerki aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0751983 Allocine: 8521 Rottentomatoes: celebrity/margaret_rutherford Allmovie: p62313 IBDB: 58710
Musicbrainz: 0057d1cf-2a24-4365-a9e6-b753caa1aa60 Find a Grave: 6141263 Edit the value on Wikidata

Margaret Rutherford DBE (Balham (Londres), 1892ko maiatzaren 11Chalfont St Peter (Buckinghamshire), 1972ko maiatzaren 22a ) emakume aktore ingelesa izan zen. Ospea lortu zuen Bigarren Mundu Gerraren ondoren Blithe Spirit filmetan (Noël Coward-en antzezlanaren moldaketa) eta The Importance of Being Earnest (Oscar Wilde-ren antzezlanaren moldaketa) filmetan parte hartu zuenean.

Rutherford Londreseko Balham auzoan jaio zen, William Rutherford Benn eta bere emaztearen seme-alaba bakarra. Aitak hainbat urtez buruko arazoak izan zituen eta 1883ko martxoaren 4an bere aita jipoitu zuen.

Umetan, Rutherford Indiara eraman zuten, baina ama hil zenean Britainia Handira itzuli zen hiru urte zituela izebarekin Bessie Nicholsonekin bizitzera. Wimbledon High School instututuan eta Royal Academy of Dramatic Art akademian ikasi zuen.

Rutherford-ek hasieran elokuzio irakasle gisa lan egin zuen eta geroago hasi zen aktore ibilbidea 1925ean 33 urte zituela Old Vic antzokian debuta eginez. Bere itxura fisikoak heroi erromantiko rolak lortzea eragotzi zion eta laster lortu zuen ospea komiko roletan, XX. mendearen erdialdeko film britainiar arrakastatsuenetan agertuz. Film horietako askotan, lehendik antzerkiaren eszenatokian jokatutako paperak antzeztu zituen. 1945ean, Stringer Davis aktorearekin ezkondu zen, eta askotan agertu ziren filmetan batera.

1950eko hamarkadan, Rutherfordek eta Davisek Gordon Langley Hall semetzat hartu zuten, gerora idazle bihurtuko zena. Hallek, sexua berresleitzeko kirurgia bat izan zuen, jaiotzean gizon batekin nahastu zutela jakin zenean, eta bere izena, Dawn Langley Simmonsengatik aldatu zuen. Izen horrekin Rutherforden biografia idatzi zuen 1983an .

1961ean, Rutherfordek Miss Marple interpretatu zuen lau filmeko serie batean, Agatha Christie eleberrietan oinarrituta. Rutherfordek, orduan 70 urte zituela, bere arropak janzten tematu zen detektibearen pertsonaia interpretatzeko eta senarra bere ondoan agertzeko.

Rutherfordek Oscar saria eta Urrezko Globoa irabazi zituen bigarren mailako aktore onenarentzako The V.I.P.s filmean, Brighton-eko dukesaren paperean Elizabeth Taylor eta Richard Burton-en ondoan.

1961ean Britainiar Inperioaren Ordenako (OBE) Ofizial izendatu zuten eta 1967an Dame Commander (DBE) izendatu zuten.

Rutherfordek Alzheimer gaixotasuna izan zuen bere azken urteetan. 1972ko maiatzaren 22an hil zen 80 urte zituela eta Gerrards Cross-eko (Buckinghamshire) St. James Church hilerrian lurperatu zuten. Senarra 1973ko abuztuan hil zenean, harekin batera lurperatu zuten. Rutherford Tony Benn politikariaren lehengusua zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]