Edukira joan

Agostino di Duccio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agostino di Duccio
Bizitza
JaiotzaFlorentzia, 1418
Herrialdea Italia
HeriotzaPerugia, 1481 (62/63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Donatello
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta arkitektoa
Perugiako San Bernardino otoizlekuaren aurrealdea.

Agostino di Duccio (Florentzia 1418Perugia 1481) Errenazimendu hasierako eskultore italiarra izan zen.

Florentzian jaioa, Prato hirian lan egin zuen elizako pulpituan Donatello eta Michelozzo eskultoreekin eta bere lanean eragin handia izan zuten (Donatellorengandik stiacciato edo italieraz schiacciato apaindura erliebeen teknika ikasi zuen). 1441an, Florentziako monasterio batean baliozko materialak lapurtu izanaz akusatua izan zen eta bere jaioterritik erbesteratua izan zen. Ondorioz, Romagna eskualdera joan zen bizitzera Modenara.

Horrela, 1442an, Modenako katedralaren San Geminianoren aldarean egin zuen lana, Michelozzoren eragineko lana.

1446an, Venezian hango eraikinetan zegoen gotiko berantiarreko eskultura ikasi zuen eta Matteo de' Pasti ezagutu zuen, zeinek Riminiko Tempio Malatestianoko eskultura dekorazioa egiten laguntzera deitu zuen, 1449tik 1457ra: Erdi Aroko entziklopedia antzeko bat izango zen, zodiakoaren, mitologiaren eta bestelako alegorien irudiekin.

1457 eta 1462 artean Perugiako San Bernardino elizaren marmolezko aurrealdea landu zueneta hurrengo urteetan, 1470 arte, hainbat lan egin zituen (haien artean, Madonna d'Auvillers Piero di Cosimo de' Medicirentzat Florentzian, gaur egun Louvre museoan dagoena.

1464an, Florentziako katedraleko Duomo arduradunek ('Operai') Testamentu Zaharreko Daviden marmorezko eskultura egiteko enkargua egin zioten Agostino di Ducciori, ekialdeko ertzean jartzeko. Asmoa zen 3.5 m-ko altuera inguru izatea eta erromatar erara harrizko bloke desberdinekin egitea. Ostera, 1465ean Agostino di Duccio Carrarara joan zen Fantiscritti harrobietara eta harrizko bloke erraldoia erosi zuen (il gigante ‘erraldoia’ deitua), 5 metro baino luzeagoa zena, kalitate ertainekoa ('bianco ordinario') eta zabalera ezezaguna den arren, landuta eskulturak zeukan zabalera ikusita, ia 2 m zabal eta 1,1 m sakon zena (20 bat tonako baino gehixeagokoa). Itsas eta ibai bidezko bidaia konplexuaren ostean, Florentziara iritsi zen eta Agostino di Duccio lantzen hasi zen, baina 1466an enkargua galdu zuen, seguruena Donatelloren heriotzarengatik. Harria Antonio Rossellinok erabili zuen 1476-1477an lan bat planifikatzeko, baina 24 urte egon zen utzita aire librean Duomoaren patioan, Michelangelori enkargua egin zioten arte eta harekin bere David landu zuen, 1504an amaitu zuena.

1473an Perugiako harresiko San Pietro ateko kanpoko fatxadaren diseinua egin zuen, Leone Battista Albertiren estiloa jarraituz.

Beste lan ugari egin zuen, besteak beste, Fornòko Santa Maria delle Grazie Santutegiko atearen gainean jartzeko Ama Birjina Umearekin eskulpitu zuen (gaur egun Forlíko apezpikuaren jauregian dagoena gaur egun eta erromatar garaiko zutabe batean landu zuena);[1] Amelian[2] eta Umbriako Galeria Nazionalean (Perugia).[3]

1481 inguruan hil zen Perugian.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]