Arabiar alfabeto
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Joxan Garaialde lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Arabiar alfabetoa |
Arabiar alfabetoa[1] Asia eta Afrikako hainbat hizkuntzatan (adibidez, arabiera, persiera eta urdua) erabilitako idazkera da. Munduko bigarren alfabetorik zabalduena da, latindarraren ondoren[2]. Hebrear alfabetoa bezala, abjad-a da, hots, liburu eta argitalpen gehienetan, kontsonante eta bokal luzeak bakarrik transkribatzen dira, eta bokal laburrak testuingurutik asmatzen dira. Egoera hori arintzen da beren esanahi gehiena transkribatzen diren kontsonante eta bokal luzeetan jartzen dutelako hizkuntza semitikoek. Denera, 28 letraz osatuta dago (haietako hiru bokalak dira: a, i eta u)[3].
Arabiera erromanizatzeko sistema estandarizatuak daude, hau da, arabiar alfabetoa latinora edo erromatarrera egokitzeko sistemak. Adibidez, SATTS (ingelesez: Standard Arabic Technical Transliteration System) arabiar estandarraren transliterazio teknikorako sistema da, arabiar alfabetoa latinora anglofonoak egokitzeko erabiltzen dena.
Euskaltzaindiak, 2011ko maiatzaren 27an Donostian egindako bileran, 165. araua onartu zuen, Arabieraren alfabetoan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio sistema[1], eta honela dio aurkezpena atalean:
« | Hemen zehazten den transkripzio-sistema, dena den, ez da leku-izenetarako bakarrik. Berdin berdin erabil liteke, adibidez, pertsona-izenetan ere. Horiek horrela, Euskaltzaindiak egoki iritzi dio egindako azterketa-lana eta hartutako irizpideak aparteko arau batean argitaratzeari, leku-izenen arauan (164. araua) agertzen ez diren arabieraren eremuko gainerako leku-izenak, baita lurralde horietako pertsona-izenak ere, euskarara nola transkribatu behar diren zehazteko. Nolanahi ere, kontuan izan behar da arabiar onomastikaren esparrua konplexua dela eta hizkuntza-irizpide huts-hutsak ez direla aski errealitate konplexu hori bere osoan atzemateko: irizpide soziolinguistikoak eta pragmatikoak ere kontuan hartu beharrekoak gertatzen dira ez gutxitan | » |
Euskaltzaindia |
.
Gaur egungo idazkera arabiarra IV. mendekoa da, eta nasji izena hartzen du, antzinako idazkera kufikoa borobilduenetik (Kufa deitua) bereizteko. Idazkera lotua eta etzana da, banakako karaktereen segidakoa baino gehiago. Beste ondorio batzuez gain, horrek esan nahi du letraren forma hitzan hartzen duen posizioaren araberakoa dela. Eskuinetik ezkerrera idazten da; ez du letra larririk, eta hitza lerroaren bukaeran zatitzea ez da onartzen; aldiz, testua lerrokatuta gera dadin, letren arteko loturaren trazuak nahi adina luza daitezke. Kontsonante bikoitzak tashdid (w letraren antzeko ikurra) baten bidez adierazten dira, dagokion letraren gainean jarriz.
Korana arabiar alfabetoz idatzita dago. Arabiar kaligrafia artetzat hartzen da: Islam sunitak izaki biziak irudikatzea debekatzen duenez, islamdar arkitekturak Koranaren eder apaindutako bertsetak erabiltzen ditu meskita eta jauregietan.
Islameko libururik garrantzitsuena, Koranak, arabiar alfabetoa erabiltzen du. Arabieraz gain, badira alfabetoa bera erabiltzen duten zenbait hizkuntza, besteak beste, urdu eta Persiera; turkiera arabieraz idazten zen, 1920ko hamarkadan, Kemal Atatürkek eraberritu zuen arte. Erdoganen gobernu turkiarrak, ofizialki, berrezarri zuen 2014. urtean, baina erlijio-esparrurako bakarrik. XIV. mendetik XVI. mendera bitartean, Aragoiko eta Gaztelako musulman batzuek erromantze-hizkuntzan, baina karaktere arabiarrekin, idatzi zituzten lanak, batez ere erlijiosoak (horri, literatura aljamiatua deitzen zaio).
Arabiar kaligrafia artetzat hartzen da: Islam sunitak izaki biziak irudikatzea debekatzen duenez, arkitektura islamiarrak (meskita eta jauregiak) Koranaren bertso idatziak erabiltzen ditu, adibidez, Granadako Alhambra jauregian.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arabiar alfabetoa nabateo alfabetoaren jarraipena da, dialekto aramearra idazteko nabateoek (Arabia iparraldeko eta sortalde hegoaldeko herri arabiarra) erabiltzen zuten idazkera. Alfabeto gehienek bezala, arabierak feniziar alfabetoraino egiten du atzera arameoaren bidez.
Feniziera | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Aramera | |||||||||||
Nabatera | |||||||||||
Arabiera | ﺍ | ٮ | ح | د | ه | ﻭ | ر | ح | ط | ى | ک |
Feniziera | |||||||||||
Aramera | |||||||||||
Nabatera | |||||||||||
Arabiera | ﻝ | ﻡ | ں | — | ع | ڡ | ص | ٯ | ﺭ | س | ٮ |
Arabiar alfabetoa erabiltzen duten herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alfabetoa hori erabiltzen duen hizkuntza bakoitzak bere bertsioa du, normalean letra gehigarriekin.
- Arabiera: garrantzitsuena eta zabalduena da; 24 herrialdetan, 2 egoitza eta 4 nazioarteko erakundetan ofiziala da. Hala ere, bereizketa garrantzitsua dago arabiera klasikoaren edo kultuaren eta arabiera dialektal edo herrikoiaren formen artean, hizkuntzaren beraren bilakaera dena. Erabiltzen da: Aljeria, Arabiar Emirerri Batuak, Bahrain, Djibuti (frantsesa ere erabiltzen da), Egipto, Eritrea, Irak (kurduera, asiriera, turkomanerarekin batera), Israel (hebreerarekin), Jordania, Komoreak (frantsesa eta komoroerarekin), Kuwait, Libano, Libia, Maroko (amazigera ere erabiltzen da), Mauritania, Oman, Palestina (ofizialki estatua ez izan arren), Qatar, Saudi Arabia, Siria, Somalia (somalieraz ere), Sudan, Tunisia, Txad (frantsesarekin batera) eta Yemen.
- Persiera: Iran, Afganistan, Tadjikistan eta Uzbekistanen mendeko inguruko zenbait estatutan.
- Urdua: Pakistan eta India.
- Paxtunera: Afganistan, Pakistan eta Iran ipar-ekialdea.
- Kurduera: Turkia, Iran, Irak, Siria, Georgia, Azerbaijan eta Armenia.
- Uigurrera: Txina (Xinjiang), Kazakhstan
Historikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Turkierak arabiar alfabetoa XIII. mendetik 1920ko hamarkadara arte erabili zuen, Mustafa Kemal Atatürken gobernuak bultzatutako erreforma ortografikoetara arte. Hortik aurrera, latindar alfabetoa erabiltzen hasi zen.
- Swahiliak arabiar alfabetoa erabili zuen XVIII. mendera arte. Harrezkero, latindar alfabetoarekin idazten da, Europaren kolonizazio eta eraginaren ondorioz.
- Aljamia edo alyamia da beste hizkuntza batzuen idazketa karaktere arabiarrez egitea, eta gaztelaniaz dagokie, batez ere iberiar penintsulako hizkuntza erromantzeen idazkera arabiarrarekin egindako testuei, batez ere XIV. eta XVI. mendeetan Gaztela eta Aragoiko koroetan.
- Malaysierak erabili zuen, harik eta latindar alfabetoak eguneroko erabileran lekualdatu arte, Europako kolonoak iritsi ondoren. Gaur egun, arabiar alfabetoa, jawi aldaeran, erlijio eremu musulmanean erabiltzen da.
Letrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Grafema eta fonemak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinarrizko karaktereak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ordena | Letra | Unicode Orokorra |
Testuinguruaren araberako formak | Izena | Transkripzioa | Balio fonetikoa (IPA) | |||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bakarturik | Bukaeran | Tartean | Hasieran | ||||||
1 | ﺍ | 0627 ا |
FE8D ﺍ |
FE8E ﺎ |
— | alif | a | zenbait, [aː] barne | |
2 | ﺏ | 0628 ب |
FE8F ﺏ |
FE90 ﺐ |
FE92 ﺒ |
FE91 ﺑ |
bā | b | [b] |
3 | ﺕ | 062A ت |
FE95 ﺕ |
FE96 ﺕ |
FE98 ﺘ |
FE97 ﺗ |
tāʾ | t | [t] |
4 | ﺙ | 062B ث |
FE99 ﺙ |
FE9A ﺚ |
FE9C ﺜ |
FE9B ﺛ |
ṯāʾ | ṯ | [θ] |
5 | ﺝ | 062C ج |
FE9D ﺝ |
FE9E ﺞ |
FEA0 ﺠ |
FE9F ﺟ |
ǧīm | ǧ, ŷ j) | [ʤ] |
6 | ﺡ | 062D ح |
FEA1 ﺡ |
FEA2 ﺢ |
FEA4 ﺤ |
FEA3 ﺣ |
ḥāʾ | ḥ | [ħ] |
7 | ﺥ | 062E خ |
FEA5 ﺥ |
FEA6 ﺦ |
FEA8 ﺨ |
FEA7 ﺧ |
ḫāʾ | ḫ (baita ẖ ere) | [x] |
8 | ﺩ | 062F د |
FEA9 ﺩ |
FEAA ﺪ |
- | dāl | d | [d] | |
9 | ﺫ | 0630 ذ |
FEAB ﺫ |
FEAC ﺬ |
- | ḏāl | ḏ (baita ð ere) | [ð] | |
10 | ﺭ | 0631 ر |
FEAD ﺭ |
FEAE ﺮ |
- | rāʾ | r | [r] | |
11 | ﺯ | 0632 ز |
FEAF ﺯ |
FEB0 ﺰ |
- | zāī | z | [z] | |
12 | ﺱ | 0633 س |
FEB1 ﺱ |
FEB2 ﺲ |
FEB4 ﺴ |
FEB3 ﺳ |
sīn | s | [s] |
13 | ﺵ | 0634 ش |
FEB5 ﺵ |
FEB6 ﺶ |
FEB8 ﺸ |
FEB7 ﺷ |
šīn | š | [ʃ] |
14 | ﺹ | 0635 ص |
FEB9 ﺹ |
FEBA ﺺ |
FEBC ﺼ |
FEBB ﺻ |
ṣād | ṣ | [sˁ] |
15 | ﺽ | 0636 ض |
FEBD ﺽ |
FEBE ﺾ |
FEC0 ﻀ |
FEBF ﺿ |
ḍād | ḍ | [dˁ] |
16 | ﻁ | 0637 ط |
FEC1 ﻁ |
FEC2 ﻂ |
FEC4 ﻄ |
FEC3 ﻃ |
ṭāʾ | ṭ | [tˁ] |
17 | ﻅ | 0638 ظ |
FEC5 ﻅ |
FEC6 ﻆ |
FEC8 ﻈ |
FEC7 ﻇ |
ẓāʾ | ẓ | [ðˁ] |
18 | ﻉ | 0639 ع |
FEC9 ﻉ |
FECA ﻊ |
FECC ﻌ |
FECB ﻋ |
ʿayn | ʿ | [ʕ] |
19 | ﻍ | 063A غ |
FECD ﻍ |
FECE ﻎ |
FED0 ﻐ |
FECF ﻏ |
ġayn | ġ | [ɣ] |
20 | ﻑ | 0641 ف |
FED1 ﻑ |
FED2 ﻒ |
FED4 ﻔ |
FED3 ﻓ |
fāʾ | f | [f] |
21 | ﻕ | 0642 ق |
FED5 ﻕ |
FED6 ﻖ |
FED8 ﻘ |
FED7 ﻗ |
qāf | q | [q] |
22 | ﻙ | 0643 ك |
FED9 ﻙ |
FEDA ﻚ |
FEDC ﻜ |
FEDB ﻛ |
kāf | k | [k] |
23 | ﻝ | 0644 ل |
FEDD ﻝ |
FEDE ﻞ |
FEE0 ﻠ |
FEDF ﻟ |
lām | l | [l], ([lˁ] solo en Allah) |
24 | ﻡ | 0645 م |
FEE1 ﻡ |
FEE2 ﻢ |
FEE4 ﻤ |
FEE3 ﻣ |
mīm | m | [m] |
25 | ﻥ | 0646 ن |
FEE5 ﻥ |
FEE6 ﻦ |
FEE8 ﻨ |
FEE7 ﻧ |
nūn | n | [n] |
26 | ﻩ | 0647 ه |
FEE9 ﻩ |
FEEA ﻪ |
FEEC ﻬ |
FEEB ﻫ |
hāʾ | h | [h] |
27 | ﻭ | 0648 و |
FEED ﻭ |
FEEE ﻮ |
- | wāw | w / ū | [w] / [uː] | |
28 | ﻱ | 064A ي |
FEF1 ﻱ |
FEF2 ﻲ |
FEF4 ﻴ |
FEF3 ﻳ |
yāʾ | y / ī | [j] / [iː] |
Iraganean, arabiar alfabetoa beste ordena batean ezarri zen:
Ordena | Letra | Unicode Orokorra |
Testuinguruaren araberako formak | Izena | Transkripzioa | Balio fonetikoa (IPA) | |||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bakarturik | Bukaeran | Tartean | Hasieran | ||||||
1 | ﺍ | 0627 ا |
FE8D ﺍ |
FE8E ﺎ |
- | alif | ʾ / ā | zenbait, [aː] / [ʔ] barne | |
2 | ﺏ | 0628 ب |
FE8F ﺏ |
FE90 ﺐ |
FE92 ﺒ |
FE91 ﺑ |
bāʾ | b | [b] |
3 | ﺝ | 062C ج |
FE9D ﺝ |
FE9E ﺞ |
FEA0 ﺠ |
FE9F ﺟ |
ǧīm | ǧ | [ʤ] |
4 | ﺩ | 062F د |
FEA9 ﺩ |
FEAA ﺪ |
- | dāl | d | [d] | |
5 | ﻩ | 0647 ه |
FEE9 ﻩ |
FEEA ﻪ |
FEEB|FEEC| ﻬ | ﻫ |
hāʾ | h | [h] | |
6 | ﻭ | 0648 و |
FEED ﻭ |
FEEE ﻮ |
- | wāw | w / ū | [w] / [uː] | |
7 | ﺯ | 0632 ز |
FEAF ﺯ |
FEB0 ﺰ |
- | zāī | z | [z] | |
8 | ﺡ | 062D ح |
FEA1 ﺡ |
FEA2 ﺢ |
FEA4 ﺤ |
FEA3 ﺣ |
ḥāʾ | ḥ | [ħ] |
9 | ﻁ | 0637 ط |
FEC1 ﻁ |
FEC2 ﻂ |
FEC4 ﻄ |
FEC3 ﻃ |
ṭāʾ | ṭ | [tˁ] |
10 | ﻱ | 064A ي |
FEF1 ﻱ |
FEF2 ﻲ |
FEF4 ﻴ |
FEF3 ﻳ |
yāʾ | y / ī | [j] / [iː] |
11 | ﻙ | 0643 ك |
FED9 ﻙ |
FEDA ﻚ |
FEDC ﻜ |
FEDB ﻛ |
kāf | k | [k] |
12 | ﻝ | 0644 ل |
FEDD ﻝ |
FEDE ﻞ |
FEE0 ﻠ |
FEDF ﻟ |
lām | l | [l], ([lˁ] soilik Allahn) |
13 | ﻡ | 0645 م |
FEE1 ﻡ |
FEE2 ﻢ |
FEE4 ﻤ |
FEE3 ﻣ |
mīm | m | [m] |
14 | ﻥ | 0646 ن |
FEE5 ﻥ |
FEE6 ﻦ |
FEE8 ﻨ |
FEE7 ﻧ |
nūn | n | [n] |
15 | ﺱ | 0633 س |
FEB1 ﺱ |
FEB2 ﺲ |
FEB4 ﺴ |
FEB3 ﺳ |
sīn | s | [s] |
16 | ﻉ | 0639 ع |
FEC9 ﻉ |
FECA ﻊ |
FECC ﻌ |
FECB ﻋ |
ʿayn | ʿ | [ʕ] |
17 | ﻑ | 0641 ف |
FED1 ﻑ |
FED2 ﻒ |
FED4 ﻔ |
FED3 ﻓ |
fāʾ | f | [f] |
18 | ﺹ | 0635 ص |
FEB9 ﺹ |
FEBA ﺺ |
FEBC ﺼ |
FEBB ﺻ |
ṣād | ṣ | [sˁ] |
19 | ﻕ | 0642 ق |
FED5 ﻕ |
FED6 ﻖ |
FED8 ﻘ |
FED7 ﻗ |
qāf | q | [q] |
20 | ﺭ | 0631 ر |
FEAD ﺭ |
FEAE ﺮ |
- | rāʾ | r | [r] | |
21 | ﺵ | 0634 ش |
FEB5 ﺵ |
FEB6 ﺶ |
FEB8 ﺸ |
FEB7 ﺷ |
šīn | š | [ʃ] |
22 | ﺕ | 062A ت |
FE95 ﺕ |
FE96 ﺖ |
FE98 ﺘ |
FE97 ﺗ |
tāʾ | t | [t] |
23 | ﺙ | 062B ث |
FE99 ﺙ |
FE9A ﺚ |
FE9C ﺜ |
FE9B ﺛ |
ṯāʾ | ṯ | [θ] |
24 | ﺥ | 062E خ |
FEA5 ﺥ |
FEA6 ﺦ |
FEA8 ﺨ |
FEA7 ﺧ |
ḫāʾ | ḫ (baita ẖ ere) | [x] |
25 | ﺫ | 0630 ذ |
FEAB ﺫ |
FEAC ﺬ |
- | ḏāl | ḏ (baita ð ere) | [ð] | |
26 | ﺽ | 0636 ض |
FEBD ﺽ |
FEBE ﺾ |
FEC0 ﻀ |
FEBF ﺿ |
ḍād | ḍ | [dˁ] |
27 | ﻅ | 0638 ظ |
FEC5 ﻅ |
FEC6 ﻆ |
FEC8 ﻈ |
FEC7 ﻇ |
ẓāʾ | ẓ | [ðˁ] |
28 | ﻍ | 063A غ |
FECD ﻍ |
FECE ﻎ |
FED0 ﻐ |
FECF ﻏ |
ġayn | ġ | [ɣ] |
Goiko taulako ohiko transkripzioez gain, hizkuntza bakoitzari egokitutako beste sistema batzuk ere badaude, edo SAMPA motakoak, non, adibidez, ح 7 gisa transkribatzen den, ع 3 gisa, eta abar.
Arabierazko izenak euskarara aldatzeko
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arabierazko izenak euskarara aldatzeko ikusi Euskaltzaindiak emandako 165. araua[1], non zehazki agertzen diren transliteraziorako argibide guztiak.
Irakurketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arabiar alfabetoaren erabilera munduan | ||
---|---|---|
→ | Idazkera arabiarra grafia ofizial bakarra duten herrialdeak | |
→ | Idazkera arabiarra beste grafia batzuekin batera erabiltzen den herrialdeak. |
Gaur egun, alfabetorik erabiliena hiŷā'ī (هِجَائِي) o alifbā'ī (أَلِفْبَائِي) deitutakoa da, letrak antzekotasun grafikotik batzen dituena. Grafema askok oinarrizko trazu bera dute, eta trazuaren gainean edo azpian dauden puntu batzuei esker bereizten dira. Puntu horiek hedapen islamikoaren garaian sartu ziren. Ordura arte, idazketa gutxi erabiltzen zen, eta, askotan, norberak erabiltzeko takigrafia antzeko gisa, erregistroak, kontratuak, albaranak eta abar egiteko. Estatu islamiar berriaren administrazioarekin lotutako beharrek eta Koranaren transmisio egokiarekin idazketa-sistema hobetzea ekarri zuten. Letrek kontsonanteak edo bokal luzeak adierazten dituzte. Beharrezkoa izanez gero, beste zeinu diakritiko batzuk erabil daitezke bokal laburrak irudikatzeko. Zeinu horiek erabiltzen dira, batez ere, testu didaktikoetan eta idatzietan zeinaren behar bezala ahoskatzea oso garrantzitsua den, hala nola Korana. Hain zuzen ere, liburu sakratuaren transmisio egokia ziurtatzeko asmatu ziren, batez ere musulman ez-arabiarren artean.
Bokal diakritikoak erabiltzen ez badira, kasu gehienetan gertatzen dena, irakurleak hitza ezagutu behar du zuzen irakurtzeko, edo hitz horren bokalizazioa ondorioztatu behar du bere morfologiagatik eta testuinguruagatik. Ezaugarri hori bera dute eskritura alfabetiko semitiko guztiek. Adibideak:
- KTB (كتب) hitza irakur daiteke kataba (hark idatzi zuen), kutiba (idatzia izan zen) edo kutub (liburuak). Testuinguruak emango ditu behar bezala irakurtzeko argibideak.
- STKTB (استكتب) hitza, izan ere, istaktaba soilik irakur daiteke (hark norbaiti eskatu zion idazteko), zeren, ST123 forma duten hitzen morfologia arauen arabera, posible den bokalizazio bakarra baita (zenbakiek hitzaren erroaren hiru kontsonanteak adierazten dituzte, kasu honetan KTB (idatzi)).
Bokal luzeak ي (Y) eta و (W) erdi konsonanteak egotetik ondoriozta daitezke. Oro har, i eta u bokal laburrekin elkartuta agertzen dira dagozkien luzeak emateko, eta álif zeinuarekin ( ا ), zeinak, eskuarki, a bokal luzea irudikatzen duen, nahiz eta hitzaren hasieran edozein bokal izan daitekeen.
Salbuespen gutxi batzuetan izan ezik, grafema bakoitzari fonema bat dagokio; hau da, ez dago letra muturik edo letrarik, zeinak, kokapen jakin batzuetan edo beste batzuei lotuta, hasieran dagokien balioa ez den beste balio bat duten.
Hitz egiten diren dialekto arabiarretan, letra batzuek arabiera klasikoko ez bezalako balioak dituzte. Askotan, ahoskeraren berezitasun lokal horiek mantendu egiten dira hiztuna arabiar estandarra erabiltzen saiatzen denean. Baina komeni da argitzea arabiar estandarrak, eskoletan irakasten dena, ebakera estandarra duela, eta, unibertsalki, onena dela kontsideratzen da. Hala, bada, nahiz eta egiptoar askok (ʔalbek) ahoskatuko duten etxean (qalbuk) beharrean, telebistako esatari arabiar orok, dela egiptoar, dela beste herrialde batekoa, beti qaf esango du, letra herskari gisa.
Zenbaki arabiarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idazkera arabiarrean hiru zenbaki mota daude. Alde batetik, ekialdeko zenbakiak, honela zatituak: arabiarrak, batez ere Mashreq-en erabiliak, eta persiarrak, Iran, Pakistan eta Indian erabiliak; beste alde batetik, arabikoak (ia mundu osoan erabiliak), Magreb-en erabiliak. Zenbaki horiek guztiak Indian sortuak dira, baina hainbat garaitan.
|
|
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Euskaltzaindia, 165. araua "Arabieraren alfabetoan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema"
- ↑ (Ingelesez) «Arabic alphabet | Chart, Letters, & Calligraphy | Britannica» www.britannica.com 2024-03-29 (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
- ↑ Fadi S. (2014). El Álfabeto Árabe. Arabion, retrieved May 9 2014, from http://www.arabion.net/spanish/leccion1.html