Edukira joan

Axraf Hotak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Axraf Hotak

Xah

1725 - 1729ko urria
Mahmud Hotak - Tahmasp II.a
Afganistango emirra

1715 - 1725
Mahmud Hotak - Hussain Hotak (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKandahar probintzia, 1700
HerrialdeaHotaki Inperioa
HeriotzaBalutxistan eskualdea, 1730 (29/30 urte)
Hobiratze lekuaPersepolis
Heriotza modua: errege-hilketa
Familia
AitaAbdul Aziz Hotak
LeinuaHotaki Inperioa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
sunismoa

Axraf Hotak, (paxtuneraz: شاه اشرف هوتک‎‎ ; 1700-1730) hotak dinastiako Irango xah izan zen.[1]

Paxtun etniako ghilzai tribuko kidea zen. Mirwais Kan Hotaken iloba, 1725ean Mahmud Hotaken oinordekoa izan zen tronuan. Bere erregealdiaren ezaugarri nagusia Hotaki Inperioaren bat-bateko gainbehera izan zen, otomandar, errusiar eta safaviden indarren presio gero eta handiagoen pean.[2]

Axraf Khanek errusiarren eta turkiarren eraso bortitzak geldiarazi zituen, azken hauek Kermanxah ondoko guduan garaituz, Isfahandik hurbil zeudenean. Bake negoziazioen buru izan zen Ate Gorenarekin, zeinak labur eten baitziren, Ashrafen enbaxadoreak bere jaunari ekialdeko kalifa eta mendebaldeko sultan kalifa otomandarra izatea iradoki ondoren. Honek otomandarrak mindu zituen, baina azkenean 1727ko irailean bake akordio bat sinatu zen Hamadanen.[3]

Afxarida batek, Nader Qoli Beg (ezagunagoa Nadir Xah bezala), afganiarrak garaitu zituen 1729ko irailean Damghango guduan, eta persiar lurraldeetatik kanporatu zituen. Erretiratzean, balutxi tribuko kideek hil zuten Axraf. Badirudi bere lehengusuak agindu zuela heriotza, Kandahar hartu zuenak.

Bere heriotzak, Hotaki dinastia laburraren amaiera markatu zuen, baina, denbora gutxiz, Durrani Inperioaren aurrekaria zen paxtun erresuma independente bat ezartzea lortu zuen bakarra izan zen.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Morgan, David. (2014). Medieval Persia 1040-1797. New York: Taylor & Francis ISBN 9781317871408..
  2. Prof. D. Balland, en Encyclopædia Iranica Online (edición 2006): (Ašraf Ghilzai)
  3. Enciclopedia Británica: The Hotakis (from Afghanistan)
Biografia
Afganistan
Artikulu hau Afganistango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.