Berlingo Estatu Liburutegia
Itxura
Berlingo Estatu Liburutegia | |
---|---|
Staatsbibliothek zu Berlin | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Seat of government | Berlin |
Koordenatuak | 52°30′26″N 13°22′15″E / 52.5072°N 13.3708°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1661 |
Zuzendaria | Barbara Schneider-Kempf (en) |
Arkitektura | |
Webgune ofiziala | |
Berlingo Estatu Liburutegia (alemanez Staatsbibliothek zu Berlin) Alemaniako Berlin hiriburuan dagoen liburutegi nazional bat da. Prusiako Kultur Ondarearen Elkargoaren jabetzakoa da. Berlin-Mitte barrutian dago, hiru eraikinetan banatua: hain zuzen ere, Unter den Linden 8, Potsdamer Straße 33 eta Westhafenstraße 1 kaleetan.
1661an sortua izan zen.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertan hainbat eskuizkribu garrantsitsu daude, esate baterako: Gutenbergen Bibliaren ale bat, Goetheren sinadura bilduma garrantzitsuena, mundu osoko Johann Sebastian Bach eta Wolfgang Amadeus Mozart musikagileen eskuizkribu bilduma handienak, bai eta Ludwig van Beethoven musikagilearen Bederatzigarren Sinfoniaren jatorrizko zirriborro edo eskuizkribua ere.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Potsdamer Straße kaleko eraikina.
-
1914. urterarte liburutegia kokatu zen eraikina, Bebelplatz enparantzan, Unter den Linden etorbidean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Belingo Estatu Liburutegiaren webgunea (Alemanez)