Edukira joan

Bureta (laborategia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bureta hitzak hona birzuzenzen du, Zaragozako herria gaitzat duen artikulurako ikus: Bureta (Zaragoza).
Bureta baten irudia

Bureta beheko aldean giltza bat duen beirazko hodi luze, graduatu eta diametro uniformeduna da. Likido kantitate aldakorrak isurtzeko erabiltzen da, horregatik dago hain zehazki graduatuta (mililitrotan). Bolumetrietan erabiltzen da, likido bolumen zehatzak neurtu behar baitira bertan. Buretaren azpialdean kokatzen den giltza beirazkoa da. Honen itxiera egokia ziurtatzeko, lubrikatzaile baten erabilera beharrezkoa da.

Bureta bat erabiltzean oso garrantzitsua da errore sistematikoak ekiditea. Horreratako, bureta enrasatzean begia likidoaren maila berean izan behar da. Likido argiak erabiliz gero, meniskoaren azpitik hartzen da neurria eta ilunekin aldiz, gainetik.

Sarritan egiten den beste errore batzuk, beheko aldean atxikita gelditzen diren likido tantak, giltzaren atzean kokatutako aire burbuila txikiak eta hustuketa azkarregia izaten dira. Goiko aldea babestea ere garrantzitsua da hautsarekin kutsatu ez dadin.

Amaieran, irteerako zuloan tantaren bat gelditzen bada zintzilik, ontzi hartzailearekin kontuz-kontuz ikutuz hartzea komeni da. Honekin, errorea izateko arriskua gutxituko da, tanta batek 0,05 ml inguru baititu eta kantitate txikietan hau errore handia izan daiteke.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]