Carmen Muñoz Manzano
Carmen Muñoz Manzano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carmen Muñoz Manzano |
Jaiotza | Malpartida de Plasencia, 1906ko maiatzaren 14a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Coruña, 2002ko apirilaren 13a (95 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Rafael Dieste (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania galiziera portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Izengoitia(k) | Beatriz Galindo |
Carmen Muñoz Manzano (Malpartida de Plasencia; Cáceres, 1906 – Coruña, 2002ko apirilaren 13a), Beatriz Galindo goitizenaz ere ezaguna, idazle espainiarra izan zen.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenbizi Salamancan eta gero Madrilen egin zituen Irakasle-ikasketak. 1933an Lehen Hezkuntzako Ikuskaritzan sartzeko oposizioa egin zuen eta Lugoko probintzian plaza lortu zuen. Ondoren, Caceresera itzuli zen, Valencia de Alcántarara, eta han Rafael Dieste idazlea ezagutu zuen. 1934an ezkondu egin ziren, biak misio pedagogikoen proiektuan parte hartzen zuten bitartean.
Espainiako Gerra Zibilaren amaieran, 1939an, Espainiatik irten eta Frantziako Saint Cyprien kontzentrazio-esparruan sartu zituzten. Handik irten ondoren, Argentinan, Mexikon eta Ingalaterran hogei urte baino gehiago eman ondoren, 1961ean Galiziara itzuli ziren behin betiko.
Rafael Dieste 1981ean hil zenean, Carmenek senarraren literatura- eta arte-ondarea antolatu eta sustatu zuen. Coruñan hil zen 2002ko apirilaren 13an, eta Rianxon lurperatu zuten.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pirene. Introducción a la historia comparada de las literaturas portuguesa y española (1935). Fidelino de Figueiredorena, Carmen Muñozen itzulpena portugesetik.[3]
- La Edad Media (1945)
- Epistolario (2005)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Fallece la viuda de Rafael Dieste. 13 de abril de 2002.
- ↑ culturagalega.org. Carmen Muñoz Manzano. .
- ↑ Pirene de Fidelino de Figueiredo, editorial Athenaica.. .