Edukira joan

Catskill mendiak

Koordenatuak: 41°59′55″N 74°23′11″W / 41.9986°N 74.3864°W / 41.9986; -74.3864
Wikipedia, Entziklopedia askea
Catskill mendiak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaSlide Mountain (en) Itzuli
Garaiera4.180 ft
Motamendikate
Luzera180 km
Zabalera102 mi
Azalera15.259 km²
Geografia
Map
Koordenatuak41°59′55″N 74°23′11″W / 41.9986°N 74.3864°W / 41.9986; -74.3864
MendikateaAppalacheak
KokapenaDelaware konderria
Greene konderria
Schoharie konderria
Sullivan konderria
Ulster konderria
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Geologia
Material nagusiaarroka sedimentario
GaraiaDevoniar
Mississippiar

Catskill mendiak (ingelesez: Catskill Mountains) New Yorkeko estatuko eskualde handia da. New York hiritik 160 kilometro ipar-mendebaldera eta Albanytik 64 kilometro hego-mendebaldera daude, Hudson ibaiaren mendebaldean hasita. Catskillek bost konderriren (Delaware, Greene, Schoharie, Sullivan eta Ulster) azalera osoa hartzen dute. Catskillak (ingelesez: the Catskills) eskualde geografiko eta kultural bat dira, 2,800 km²-ko azalera duen Catskill parkearen mugetatik gertu edo barnean daudenak.

Geologikoki, Catskillak ordoki disekzionatu heldu bat da, lehen laua zen eskualde bat, ondoren altxatua eta uraren ibilguek zorroztutako erliebe batean higatua. Catskill mendiak, Allegheny ordokiaren ipar-ekialdeko muturra eta goreneko zatia osatzen dute (Apalacheen ordokia bezala ere ezagutzen dena). Batzuetan, Catskill mendiak iparralderago dauden Adirondack mendiekin alderatzen diren arren, bi mendilerroak, ez daude geologikoki erlazionatuak: Adirondack mendiak Ezkutu Kanadarraen jarraipen bat baitira. Antzera, Shawangunkeko gailurra, Catskillen hego-ekialdeko ertza eratzen duena, geologikoki ezberdina den Ridge-and-Valley probintziaren zati da, eta New Jerseyko Kittatinny mendia bezala ezagutzen den gailur beraren eta Pennsylvaniako Blue Mountainen jarraipena da.

    Datu klimatikoak (Slide Mountain, Phoenicia. Altuera: 931 m.)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -3 -1 3 9 16 20 22 21 18 12 6 -1 10
Batez besteko tenperatura (ºC) -8 -6 -2 4 10 15 17 16 13 7 1 -5 5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -12 -11 -7 -1 4 9 12 11 7 2 -3 -9 0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 116 101 135 137 142 147 156 134 158 177 148 133 1684
Hezetasuna (%) 71.1 66.2 62.4 60.1 63.8 70.4 70.8 72.8 73.0 70.7 69.9 72.0 68.6
Iturria: PRISM Climate Group[1]


    Datu klimatikoak (Ulster, Ulster konderria. Altuera: 82 m.)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2 4 9 16 22 27 29 28 24 17 11 4 16
Batez besteko tenperatura (ºC) -4 -2 3 9 15 20 22 22 17 11 5 -1 10
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -9 -8 -3 3 8 13 16 15 11 4 0 -5 4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 81 72 97 99 106 106 107 100 112 109 92 96 1177
Hezetasuna (%) 68.5 64.3 58.5 55.8 60.6 66.4 67.9 70.2 71.7 69.9 68.5 69.8 66.0
Iturria: PRISM Climate Group[1]

Herri kultura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Catskills -ak oso ezagunak dira AEBetako kulturan, bai XIX. mendeko Hudson Ibaiaren Eskolako margo askoren esparrua izateagatik, bai XX. mendearen erdialdean New York Hiriko hiri turistentzat helmuga kuttunena izateagatik. Eskualdeko turismoko gune ugariek zuzeneko gazte komiko ugariei euren ofizioa hobetzeko aukera eman zieten — Dirty Dancing filma turismoko gune horietako batean dago girotuta —. Gainera, artista, musikari eta idazleentzako babesleku izan dira Catskill delakoak denbora luzez, bereziki Woodstock eta Phoenicia] herrien inguruan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) www.prism.oregonstate.edu. PRISM Climate Group, Oregon State University. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]