Close Encounters of the Third Kind
Close Encounters of the Third Kind (euskaraz Hirugarren Motako Hurbileko Topaketak) 1977ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da.
Filma honek Oscar Sarietarako nahiz BAFTA sarietarako izendapen ugari jaso zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gau batez, AEBtako Indiana estatuko udalerri batean, bere etxetik hurbil Roy Neary-k (Richard Dreyfuss) zeruan objektu hegalari misteriotsu batzuk ikusi ditu. Ordutik aurrera ikusi duena ulertutzeko obsesionatu eta bere emaztetik (Teri Garr) urruntzen joango da. Bstalde, horrelako gertakarien lekuko izan den Jillian Guiler (Melinda Dillon) izeneko emakumeak babes emango dio. Elkarrekin heuren bizitzak nashatu dituen misterioari erantzun bat topatzen saiatuko dira. Era berean, Claude Lacombe (François Truffaut) frantziarraren ardurapeko nazioarteko zientzialari talde bat Objektu Hegalari Ezezagunen agerpenak eta fenomenu arraroei buruzko ikerketa bati ekin diote.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Richard Dreyfuss: Roy Neary
- François Truffaut: Claude Lacombe
- Teri Garr: Ronnie Neary
- Melinda Dillon: Jillian Guiler
- Bob Balaban: David Laughlin
- Cary Guffey: Barry Guiler
- Shawn Bishop: Brad Neary
- Adrienne Campbell: Sylvia Neary
- Justin Dreyfuss: Toby Neary
- Lance Henriksen: Robert
Izenburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmaren Hirugarren Motako Hubileko Topaketak ufologian Hynek Sailkapenaren arabera hurbileneko topaketa motak izendatzeko era da. RR3 mota (3a hurbileko topaketa, OHE bat edota haren barneko izakiak ikustean izan ohi da.
Filmak 5 motararterainoko (RR5) topaketak erakusten ditu, azkenean protagonistek OHE batetako izakiekin harremanetan jartzea lortzen duten arte. Halere, RR5 mota aurretik Josef Allen Hynekek burututako sailkapena baina berriagoa da.
Kode musikala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estralurtarrekin harremanetan jartzeko balioko duen kode musikala da, doinua jotzeko ARP 2500 sintetizatzaile modular handi bat erabili zen, halere soinu banda John Williams musikagileak konposatu zuen. Spielbergek soinu banda baina askoz ere sinpleagoak zen doinua eskatu zuen, hau 5 notetara mugatua zegoen erronka batean bilakatu zelarik. Williams eta bere hurbilekoek zuzendariari 5 notetatko doinu ugari proposatu zizkioten, azkenean filma entzuten dena aukeratu zelarik.
Doinua honako hau da: Sol (4) La (4) Fa (4) Fa (3) Do (4). Parentesi arteko zenbakiek zortzidunaren zenbakiak adierazten dituzte.
Kode musikal hau filma eta telebista saio askotan parodiatua izan da. Adibide gisa:
- 1979: Moonraker : James Bondek veneziar laborategi batean sartzeko erabiltzen duen kode musikala.
- 1982: Deux heures moins le quart avant Jésus-Christ : Julio Zesarren ihesa ahalbideratzen duen kode musikala.
- South Park marrazki bizidun telesaileko hamabigarren denboraldiko No hi ha més Internet izeneko seigarren atalean, ez dabilen «internet» sarearekin harremanetan jartzeko kode musikala.
- Daft Punk musika taldearen hasierako emanaldi guztietan jo ohi da. Era berean Muse ingeles musika taldeko Matthew Bellamy abeslari eta gitarrajoleak The Haarp tour, Live from Wembley diskoko Knights of Cydonia abestia jotzen hasi aurretik doinu musikal hau erabili zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pages using the Score extension
- 1977ko filmak
- Steven Spielbergek zuzendutako filmak
- Steven Spielbergek idatzitako filmak
- Paul Schraderrek idatzitako filmak
- Jerry Belsonek idatzitako filmak
- Matthew Robbinsek idatzitako filmak
- Hal Barwoodek idatzitako filmak
- Richard Dreyfussek antzeztutako filmak
- Melinda Dillonek antzeztutako filmak
- François Truffautek antzeztutako filmak
- Teri Garrrek antzeztutako filmak
- Bob Balabanek antzeztutako filmak
- Cary Guffeyk antzeztutako filmak
- Roberts Blossomek antzeztutako filmak
- Lance Henriksenek antzeztutako filmak
- Carl Weathersek antzeztutako filmak
- David Andersonek antzeztutako filmak
- Josef Allen Hynekek antzeztutako filmak
- Josef Sommerrek antzeztutako filmak
- Matthew Robbinsek antzeztutako filmak
- Warren J. Kemmerlingek antzeztutako filmak
- Eugene Dynarskik antzeztutako filmak
- James Keanek antzeztutako filmak
- John Dennis Johnstonek antzeztutako filmak
- Basil Hoffmanek antzeztutako filmak
- Columbia Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Soinu edizio onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Argazkigintza onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Estralurtarrei buruzko filmak
- Hiri kondairei buruzko filmak
- Indianan girotutako filmak
- John Williamsen soinu bandadun filmak