Edukira joan

DjVu

Wikipedia, Entziklopedia askea
DjVu
Interneteko MIME-motaimage/vnd.djvu, image/x-djvu
''Linguae vasconum primitiae'' 1545 DjVu formatuan
Linguae vasconum primitiae liburu osoa DjVu formatu irekian ikusteko aukera. (Liburu osoa ikusi eta irakurri ahal izateko, egin klik liburuaren irudian).

DjVu ("déjà vu" frantsesez bezala ahoskatzen da) dokumentu eskaneatuak gordetzeko diseinatutako fitxategi formatu ireki bat da, batez ere testu mota bat baino gehiagoren konbinazioa duten testuak gordetzeko eta partekatzeko erabiltzen den formatua da. Formatu honetan ilustrazio edo marrazkiak dituzten testuak, irudi indexatuak eta argazkiak dituztenak gorde daitezke, fitxategi astunegiak sortu gabe.[1] Formatu ireki honek teknologia hauek erabiltzen ditu, besteak beste: testuko irudi-geruza, hondo-irudiak bereizteko aukera, karga progresiboa, kodetze aritmetikoa eta lossy konpresioa irudi bitonaletarako (irudi monokromoetarako). Horri esker, kalitate handiko irudiak eta irudi irakurgarriak gutxieneko espazio batean gorde daitezke. Fitxategi mota hau testu zaharrak-eta webguneetan eskuragarri egon daitezen eta partekatzeko erabili ohi da.

DjVu PDF baino fitxategi txikiagoak eskaneatutako dokumentu gehienetarako hornitzeko sustatu da.[2] DjVuren garatzaileek jakinarazten dute koloretako aldizkarien orriak, 40 kB eta 70 kB artean, konprimitzen direla, zuri-beltzeko dokumentu teknikoak 15 kB eta 40 kB artean konprimitzen direla, eta eskuizkribu zaharrak 100 kB inguruan konprimitzen direla; JPEG irudi on bakoitzak 500 kB-tik gora behar izaten ditu normalean.[3] PDF formatua bezala, DjVu formatuak OCR testu-geruza bat izan dezake, eta horrek kopia eta itsatsi eragiketak eta testu-bilaketak egitea errazten du.

Fitxategi mota hau erabiltzeko doako DjVu-sortzaileak, manipulatzaileak, DjVu-bihurgailuak, web nabigatzaile plugin edo gehigarriak eta idazmahaiko aplikazioak eskuragarri daude.<re"> DjVu.org – the premier menu for djvu resources. djvu.org.</ref> DjVuk formatu ireki honek hainbat dokumentu-irakurleren eta software-irakurleren laguntza du. Esaterako, Linuxen (Okular, Evince, Zathura), Windowsen (Okular, SumatraPDF) eta Android-en (Document Viewer Dokumentuen bisorea, FBReader, EBookDroid, PocketBook).[4]

Formatu-lizentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DjVu patentedun fitxategi formatu bat da, hala ere formatu irekia da.[2] Fitxategi-formatuaren zehaztapena eta erreferentziako liburutegiaren iturburu-kodea fitxategiarekin batera argitaratzen dira. Jatorrizko egileek "DjVuLibre" izeneko kode irekiko bertsioa banatzen dute GNUren Lizentzia Publiko Orokorraren pean. Kodifikazio-softwarearen garapen komertzialerako eskubideak hainbat enpresari saldu zaie, urteetan zehar: AT&T Corporation, LizardTech, Celartem...[5] eta Cuminas barne.[6][7]

Celartemek LizardTech eta Extensis erosi zituen.[8][9][5][10][11]

DjVu formatuko fitxategiak ez ditu eskaneatzeko eta bistaratzeko edozein softwarek kudeatzen. DjVu fitxategietako testuak ikusteko aukera programa askok eskaintzen dute baina fitxategiak zabaltzeko eta editatzeko aukera programa gutxik ematen dute. Salbuespen nagusia Linuxen banaketa gehienak dira, non formatu ireki honi arreta oso abegitsua eskaini ohi zaion.

2002an, Internet Archive, Interneteko Artxiboak DjVu fitxategi-formatua aukeratu zuen, Million Book Project-ek lineako jabari publikoko liburuak eskaintzeko formatu gisa (TIFF eta PDFrekin batera).[12]

2016ko otsailean, Internet Archivek jakinarazi zuen DjVu ez zela erabiliko karga berrietarako, besteak beste, formatuaren gainbeheragatik, formatu honen erabilera gainbehera zihoan, ustez Javaren appletean oinarritutako bisorea mantentzeko zailtasunagatik.[13]

Wikimedia Commons, Wikipediak erabiltzen duen multimedia biltegia, besteak beste, PDF eta DjVu multimedia-fitxategiak baldintzapean onartzen ditu.[14]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]