Dnipropetrovskeko oblasta
Dnipropetrovskeko oblasta Дніпропетровська область | |
---|---|
Ukrainako oblasta | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Ukraina |
Hiriburua | Dnipropetrovsk |
Geografia | |
Azalera | 31.914 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 3.400.689 biztanle (2008) |
Dentsitatea | 106,5 bizt/km² |
Bestelako informazioa | |
Hizkuntza ofiziala(k) | Ukrainera |
www.adm.dp.gov.ua |
Dnipropetrovskeko oblasta (ukraineraz: Дніпропетровська область) Ukrainako erdialdeko probintzia bat da, eta nazioko gune industrializatuena. 31.914 km²ko azalera du[1] eta 2008an 3.400.689 biztanle zituen[2]. Dnipropetrovsk da oblast honetako zentro administratiboa.
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dnipropetrovskeko oblasteko hiri nagusiak hauek dira (2005eko populazioa)[3]
- Dnipropetrovsk: 1.054.219 biztanle
- Kryvy Rih: 696.667 biztanle
- Dniprodzerzhynsk: 249.530 biztanle
- Nikopol: 131.774 biztanle
- Pavlohrad: 113.748 biztanle
- Novomoskovsk: 70.952 biztanle
Probintziaren antolamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Administrazioari eta jendegune motari erreparatuta, oblasta horrela dago antolaturik:
- Zentro administratiboa - 1 (Dnipropetrovsk)
- Raion edo barrutiak — 7
- Herriak — 1438
- Hiriak — 66
- Silradak edo selsoviet direlakoak (barrutien barruan maila txikiagoko nekazari-herrixkak) — 288.
2020tik Dnipropetrovskek 7 raion ditu:
- Dnipro raiona
- Kamianske raiona
- Kryvyi Rih raiona
- Nikopol raiona
- Novomoskovsk raiona
- Pavlohrad raiona
- Synelnykove raiona
Giza geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008an 3.400.689 bizilagun ziren, Ukrainako populazio osoaren %7,3. 2001eko erroldak emandako informazioaren arabera hauek ziren oblast honek biltzen zituen talde etnikoak:[4]:
- Ukrainarrak- % 79.3
- Errusiarrak- % 17.6
- Bielorrusiarrak- % 0.8
- Juduak- %0.4
- Armeniarrak- % 0.3
- Azeriarrak- % 0.2
- Moldaviarrak- % 0.12
- Ijitoak- % 0.11%,
- Tartariarrak- % 0.11
- Germaniarrak- % 0.11
- Beste baztuk- % 0.95
Eta ama hizkuntzaren arabera:
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Industriak du garrantzi handien Dnipropetrovskeko oblastaren ekonomian. Ukrainako industria-ekoizpenaren % 16,9k du jatorri probintzia honetan, eta 473.000 behargin ari dira lanean sektore horretan.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Leonid Brezhnev
- Leonid Kutxma
- Pavlo Lazarenko
- Julia Timoxenko
- Viktor Pintxuk
- Privat Group
- Mikhail Nekritx
- Masterock
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Dnepropetrovsk oblast Ukrainetrek.com
- ↑ Dnipropetrovs'ka. . World-gazetteer.com
- ↑ Dnipropetrovskeko oblasteko hiriak. . World-gazetteer.com
- ↑ 2001eko erroldaren emaitzak State Statistics Committee of Ukraine
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]