Douglas Engelbart
Douglas Carl Engelbart (Portland, Oregon, 1925eko urtarrilak 30 – Atherton, Kalifornia, 2013ko uztailak 2) Estatu Batuetako asmatzaile bat zen, guraso norvegiarrak zituena. Ordenagailuetako sagua asmatu zuen, besteak beste, eta aitzindaria da gizakion eta ordenagailuen arteko elkar-eraginaren esparruan, hipertestua eta ordenagailu sareak barne.
Engelbartek Oregongo Estatu Unibertsitatearen ingeniaritza elektrikoko gradua jaso zuen 1948an, Berkeleyko Unibertsitateko ingeniaritza gradua 1952an eta Berkeleyko doktoretza 1955ean.
1968ko udazkenean, informatika adituen bilkura batean, Engelbartek 90 minutuko aurkezpena egin zuen. Saguaren lehen erakustaldi publikoa egin zuen bertan, eta gainera zuzeneko konexioa egin zuen bere ikerketa zentroarekin, hots: historiako lehenengo bideokonferentzia. Hori dela eta, erakustaldi hari "demo guztien ama" esaten zaio.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Douglas Engelbart |
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Ameriketako Estatu Batuetako biografia zirriborroak
- 1925eko jaiotzak
- 2013ko heriotzak
- Ameriketako Estatu Batuetako asmatzaileak
- Ameriketako Estatu Batuetako ingeniariak
- Suediar estatubatuarrak
- Portlandarrak (Oregon)
- Bigarren Mundu Gerrako militarrak
- Bigarren Mundu Gerrako Ameriketako Estatu Batuetako itsas-armadako pertsonala