Edgar Mitchell
Itxura
Edgar Dean Mitchell, Sc.D. (Hereford, Texas, 1930eko irailaren 17a - Lake Worth, Florida, 2016ko otsailaren 4a) estatubatuar astronauta eta militarra izan zen.
Zientzietan graduatua Carnegie Mellon Unibertsitatean. Gidatzeko baimena 14 urterekin baino ez lortu zuen, eta, Itsas-Armadatik NASAra igaro zen. Bere espazio bidaian argialdi bat izan zuen, eta, momentu hartatik fenomeno OHEaren defendatzaile sutsua zen. Gertakari hartatik aurrera fenomeno psikikoen ikasketara dedikatu zen. Sarritan, gobernu estatubatuarrak fenomeno OHEak estaltzen zituela defendatu zuen. Ilargian oina jarri duen seigarren gizona da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edgar Mitchell |
Artikulu hau Texasko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |