Frantses Akademia
Frantses Akademia[1] (frantsesez: Académie française) frantsesa arautzen diharduen erakundea da.
1635ean Richelieu kardinalak sortua, Frantziako erakunderik zaharrenetariko bat da. Beste lau akademiarekin batera, Frantziako Institutua sortu zuen.
Bi helburu zehatzok ditu:
- Frantses hizkuntza babestea.
- Mezenasgoa.
Akademiak hiztegi bat argitaratzen du, Dictionnaire de l'Académie française izenekoa (euskaraz: «Frantses Akademiaren hiztegia») eta eleberri saria banatzen du.
Akademiaren goiburua «À l’immortalité» (euskaraz: hilezkortasunaren alde) da.
2008ko ekainean Frantziako Parlamentuak euskara, bretainiera, katalana eta korsikera babestea aztertzen ari zela, eztabaidan parte hartu zuen, hizkuntza gutxituenen kalterako.
Hilezkorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akademikoek hilezkorrak (frantsesez: immortels) dute ezizena, eta guztira 40 dira. Hona hemen zerrenda:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskaltzaindiaren adierazpena, Frantses Akademiak 2008-06-12an egindako adierazpena dela eta, 2008-06-27.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Webgune ofiziala
- (Frantsesez) Hiztegia