Futbola Udako Olinpiar Jokoetan
Antolatzailea | FIFA |
---|---|
Lehen ekitaldia | 1900 |
Eremua | Mundu mailako txapelketa |
Parte hartzaileak | 16 |
Garaipen gehien | Gizonezkoak: Hungaria (3) Emakumezkoak: Estatu Batuak (5) |
2024ko txapeldunak | Gizonezkoak: Espainia Emakumezkoak: Estatu Batuak |
Futbola Udako Olinpiar Jokoetan ohikoa izan den kirol olinpikoa da. Gizonezkoetan Hungariako futbol selekzio nazionala da ekitaldi gehien irabazi dituena eta emakumezkoetan Estatu Batuetako futbol selekzio nazionala.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1900eko Udako Olinpiar Jokoetan jokatu zen lehenengo aldiz, historiako bigarren Jokoetan. Dena dela lehen bi ekitaldietan hiru futbol taldek hartu zuten parte eta beraien arteko ligaxka osatu zen. Hasiera batean Britainia Handia izan zen nagusi baina 20. hamarkadan talde hegoamerikarrak agertu ziren.
1930an Munduko Futbol Txapelketa jokatu zen eta txapelketa hura bultzatu nahian 1932an futbola Olinpiar Jokoetatik atera egin zen. 1936an ordea Berlingo Jokoetan futbola itzularazi zuten alemaniarrek.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren profesionalismoa futbolera iritsi zen eta Olinpiar Jokoetan amateurrek baino jokatzen ez zutenez Munduko Futbol Txapelketa Olinpiar Jokoei nagusitu zitzaien. Herrialde komunistek ordea emaitza bikainak lortu zituzten Olinpiar Jokoetan.
1984tik aurrera FIFAk Konfederazio ahulei talde indartsuenak aurkezteko baimena eman zien eta UEFA (Europa) eta CONMEBOL (Hego Amerika) konfederaziotako herrialdeek ordutik gazteen taldeak (21 urtez azpikoak) aurkeztu dituzte. Kontutan hartu behar da Europako Futbol Txapelketa urte berean ere jokatzen dela eta UEFAk honi eman nahi diola garrantzia.
1996an izan zen emakumezkoen lehenengo txapelketa.
Gizonezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ¹ 1920 urtean Belgikak eta Txekoslovakiak jokatu zuten finala eta Belgikak 2-0 irabazi zuen. Txekoslovakiak protesta egin zuen Belgikak hainbat tranpa egin zituela esanez eta horregatik deskalifikatua izan zen. Hirugarren postua eskuratu zuen Espainia izan zen beraz bigarrena.
- (pen), penalti jaurtiketak.
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Selekzioa | Garaipenak | |||
---|---|---|---|---|
Hungaria | 3 | 1 | 1 | 1952, 1964, 1968 |
Britainia Handia | 3* | 0 | 0 | 1900*, 1908, 1912 |
Brasil | 2 | 3 | 2 | 2016, 2020 |
Espainia | 2 | 3 | 0 | 1992, 2024 |
Argentina | 2 | 2 | 0 | 2004, 2008 |
Sobietar Batasuna | 2 | 0 | 3 | 1956, 1988 |
Jugoslavia | 1 | 3 | 1 | 1960 |
Alemania ( Ekialdeko Alemania: 1, 1, 2) |
1 | 2 | 3 | 1976 |
Polonia | 1 | 2 | 0 | 1972 |
Frantzia | 1 | 2* | 0 | 1984 |
Nigeria | 1 | 1 | 1 | 1996 |
Txekoslovakia | 1 | 1 | 0 | 1980 |
Mexiko | 1 | 1 | 0 | 2012 |
Italia | 1 | 0 | 2 | 1936 |
Suedia | 1 | 0 | 2 | 1948 |
Belgika | 1 | 0 | 1* | 1920 |
Kamerun | 1 | 0 | 0 | 2000 |
Danimarka | 0 | 3 | 1 | |
Maroko | 0 | 0 | 1 |
Emakumezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Emaitza | |||
---|---|---|---|---|
1996 | Estatu Batuak | 2 - 1 | Txina | Norvegia |
2000 | Norvegia | 3 - 2 | Estatu Batuak | Alemania |
2004 | Estatu Batuak | 2 - 1 | Brasil | Alemania |
2008 | Estatu Batuak | 1 - 0 | Brasil | Alemania |
2012 | Estatu Batuak | 2 - 1 | Japonia | Kanada |
2016 | Alemania | 2 - 1 | Suedia | Kanada |
2020 | Kanada | 1 - 1 (pen:3 - 2) | Suedia | Estatu Batuak |
2024 | Estatu Batuak | 1 - 0 | Brasil | Alemania |
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Selekzioa | Garaipenak | |||
---|---|---|---|---|
Estatu Batuak | 5 | 1 | 1 | 1996, 2004, 2008, 2012, 2024 |
Alemania | 1 | 0 | 4 | 2016 |
Norvegia | 1 | 0 | 0 | 2000 |
Kanada | 1 | 0 | 0 | 2022 |
Brasil | 0 | 3 | 0 | |
Suedia | 0 | 2 | 0 | |
Txina | 0 | 1 | 0 | |
Japonia | 0 | 1 | 0 | |
Kanada | 0 | 0 | 2 |
Golegile nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) FIFA.com